Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2026ko urtarrilaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
319

IRAGARKIA, 2026ko urtarrilaren 12koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Aiarako udalerrian «FV Krabelin Solar» (6,040 MWp) eguzki-planta fotovoltaikoa eta hari lotutako azpiegiturak eraikitzeko aurretiazko administrazio-baimenaren eskaera.

48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan (48/2020 Dekretua, martxoaren 31koa, zeinaren bidez arautzen baitira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak) eta 24/2013 Legearen 53.1 artikuluan (24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa) ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen dira «FV Krabelin Solar» instalazio fotovoltaikoaren eta hari lotutako azpiegituren proiektuak.

Espedientea 01-GE-Y-2024-00051

● Eskatzailea: Ventaja Solar 13, S.L.

● Xedea: energía elektrikoa sortzea.

● Eskaeraren helburua: aurretiazko administrazio.

● Tartean dagoen udal-mugartea: Aiara.

● «FV Krabelin Solar» proiektua:

– Eguzki-instalazioak 575Wp-eko 10.504 modulu eta 200 kW-ko 23 inbertsore fotovoltaiko ditu. Guztira 4,6 MWn-ko potentzia du.

– 2.000 kVA-ko eta 3.000 kVA-ko transformadorea dituzten bi transformazio-zentro.

– Maniobra- eta neurketa-zentrotik azpiestazioko sarrerarainoko lurpeko ebakuazio-linea, 2.353 m-ko luzerakoa.

● Husteko puntua: Sortutako energia ST Aiala 30000 azpiestazioaren posizio berri batean hustuko da.

● Eguzki-instalazioak hartzen duen azalera: 10,17 ha.

● Aurrekontua (bezik gabe): 4.197.699,65 euro.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako Lurralde Ordezkaritzak eman behar dio proiektu honi aldez aurreko eta eraikitzeko administrazio-baimenak, eta horretarako jendaurrean jarri behar da. Proiektu honi ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egin zitzaion.

Hori guztia argitaratzen da, interesdunek eta, oro har, herritarrek proiektuaren gaineko dokumentazioa azter dezaten 20 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunetik aurrera, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) eta Interneteko www.euskadi.eus webgunean (Energia eta meategiak/Energia ataleko proiektuaren jendaurreko informazioan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/), eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 12a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkaria,

JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.


Azterketa dokumentala