
15. zk., 2026ko urtarrilaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (151 KB - 4 orri.)
- EPUB (149 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
317
EBAZPENA, 2025eko abenduaren 18koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA (Visesa) enpresaren hitzarmen kolektiboaren 2024ko soldata-taulei buruzko akordioa erregistratu, argitaratu eta gordailutzea xedatzen duena (hitzarmen-kodea: 86100302012017).
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Abenduaren 16an, adierazitako hitzarmen kolektiboaren batzorde sinatzaileak egindako akordioaren dokumentazioa aurkeztu da REGCONen.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– 18/2024 Dekretuaren bidez (18/2024 Dekretua, ekainaren 23koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena), Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila sortu zen, 2. artikuluan. 7.1.e) artikuluak, berriz, lan-harremanen arloko lan-legedia betearazteko eginkizuna ezartzen dio, besteak beste, sailari.
Era berean, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko azaroaren 5eko 323/2024 Dekretuak, 13.1.i) artikuluan, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari esleitzen dio Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Hitzarmenen, Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroa zuzendu eta kudeatzeko egitekoa.
Bigarrena.– Izenpetutako akordioak Langileen Estatutuaren Legearen 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluetako eskakizunak betetzen ditu.
Hirugarrena.– Aurkeztu den akordioa inskribatu beharreko egintza bat da, Laneko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistro eta Gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2.1.a) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Inskripzio-eskabidea eta erantsitako dokumentazioa aztertu dira, eta egiaztatu da legez eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela. Beraz, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko laneko hitzarmen eta akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoarekin (otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuak aldatu egin zuen dekretu hori), hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Agindua ematea akordioa Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmenen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatu eta gordailutu dadin eta alderdiei jakinaraz dakien.
Bigarrena.– Agindua ematea akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 18a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.
«EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA SA» SOZIETATE PUBLIKOAREN 2024KO ORDAINSARIEN IGOERARI BURUZKO AKORDIO KOLEKTIBOA
Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA (Visesa) sozietate publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eta langileen legezko ordezkariek akordio kolektibo bat egin dute langileen 2024ko ordainsariei buruz, eta honela idatzita geratu da:
HITZAURREA
2025-07-01ean, Ministro Kontseiluak sektore publikoko langileen ordainsariak % 0,5 gehiago igotzea onartu du 2024rako, 2024rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean aurreikusitako baldintzak betetzen baitira.
Era berean, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 17.2.f) artikuluan ezarritakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren eta instituzionalaren zerbitzuko funtzionarioen ordainsari-araubidea eta administrazio horien zerbitzuko gainerako langileen ordainsari-baldintzak aplikatzeko arauak eta gidalerroak urtero ezartzea.
Horregatik, Gobernu Kontseiluari aurkeztu behar zaio, hark onar dezan, sektore publikoko langileen ordainsarien % 0,5eko igoera osagarria, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera. Igoera hori eta aurretik onartutako % 2ko igoera batuta, guztira, % 2,5eko igoera egiten du 2023ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariekiko.
Onarpena EHAAn 2025eko uztailaren 30ean argitaratuta, honako hau
ADOSTU DUTE:
Lehenengoa.– 2024. urterako soldata-igoera osagarria zehaztea eta aplikatzea.
Aurretik adierazitakoarekin bat etorriz, akordioa sinatzen duten alderdiek sektore publikoaren zerbitzura dauden langileen ordainsariak % 0,5 gehiago igotzea adosten dute 2024. urterako, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzeko, hau da, % 2,5ekoa da igoera guztira 2023ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariekiko.
Igoera 2025eko iraileko nominan ordainduko da. 2024ko urtarriletik abendura eta 2025eko urtarriletik abuztura bitarteko atzerapenak 2025eko irailean ordainduko dira.
Bigarrena.– Paz Torquemadaren esku uztea (NAN ***9888**) Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmenen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan eta Gordailuan izapideak egitea.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 30a.
Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SAren izenean.
Zuzendari nagusia,
CARLOS QUINDÓS FERNÁNDEZ.
Langileen izenean, haiek legez ordezkatuta.
CCOO,
RICARDO JESÚS MEDINA MARTÍN.
ALBERTO GARATE MILLA.
CCOOko independentea,
AIXA PALACIOS HERNÁNDEZ.
ELA,
M.ª FRANCISCA DEL MONTE SÁNCHEZ.
CRISTINA MARTÍNEZ SAINZ.
RSS