Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2026ko urtarrilaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

ZESTOAKO UDALA
316

IRAGARKIA, 2025eko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzeari buruzkoa.

Zestoako Udaleko Udal Batzarrak, 2025eko abenduaren 16an, ondokoa erabaki zuen:

Lehenengoa.– 2025eko Lan Eskaintza Publikoa onartzea.

Bigarrena.– Aipatu lan-eskaintza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta haren laburpen bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legeak 24. artikuluan xedatutakoa betez.

2025ERAKO LAN ESKAINTZA PUBLIKOA
Karrerako funtzionarioak:

Izena: liburutegizaina.

– Dotazioa: 1.

– Izaera: funtzionarioa.

– Taldea: C1.

– Eskala: Administrazio berezia.

– Azpieskala: Zerbitzu bereziak.

– Titulazioa: Batxilergoa edo teknikoa edo baliokidea.

– Hizkuntza-eskakizuna: 3, 1993-01-31ko derrigortasun-datarekin.

– Maila: D.O. 17.

– Dedikazioa: osoa.

Izena: udaltzaina.

– Dotazioa: 1.

– Izaera: funtzionarioa.

– Taldea: C1.

– Eskala: Administrazio berezia.

– Azpieskala: Zerbitzu bereziak.

– Titulazioa: Batxilergoa edo teknikoa edo baliokidea. B gidabaimena edo baliokidea.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2, 1991-07-31ko derrigortasun-datarekin.

– Maila: D.O. 15.

– Dedikazioa: osoa.

Izena: arkitektoa.

– Dotazioa: 1.

– Izaera: funtzionarioa.

– Taldea: A1.

– Eskala: Administrazio berezia.

– Azpieskala: Zerbitzu bereziak.

– Titulazioa: lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo gradua.

– Hizkuntza-eskakizuna: 4, 2024-12-19ko derrigortasun-datarekin.

– Maila: D.O. 24

– Dedikazioa: % 60.

Erabaki hau behin betikoa da, eta administrazio-bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzo-errekurtsoa jar daiteke, edota egoki iritzitako beste edozein errekurtso, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Epaitegian, bi hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko paragrafoan adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke erabakia hartu zuen organoaren aurrean, hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.

Zestoa, 2026ko urtarrilaren 19a.

Alkatea,

MIKEL ARREGI URRUTIA.


Azterketa dokumentala