
15. zk., 2026ko urtarrilaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
312
AGINDUA, 2026ko urtarrilaren 14koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratzen dela Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. artikuluan xedatutakoaren arabera, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean goi kargudun idazkari lanpostu bat (520010/88) izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiten da. Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko azaroaren 11ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2025eko azaroaren 25eko EHAA), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 88) izendapen askeko sistemaren bidez izendatzeko deialdia.
Bigarrena.– Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea, eta beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jar daiteke Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 14a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
RSS