
15. zk., 2026ko urtarrilaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (148 KB - 2 orri.)
- EPUB (171 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
310
56/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez huts-zuzenketa egiten baita Ebazpen honetan: 46/2026 Ebazpena, urtarrilaren 13koa, zeinaren bidez argitaratu baitzen Egonkortzeko EPE-ko oposizio-lehiaketa sistemaren eranskinean sartutako esleipendunak estatutupeko langile finko izendatu zirela, teknikari laguntzaileen lanbide-taldeko ofizialaren kategorian (garraio sanitarioaren gidari lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
46/2026 Ebazpenaren bidez, urtarrilaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, argitaratu zen Egonkortzeko EPEko oposizio-lehiaketa sistemaren eranskinean sartutako esleipendunak estatutupeko langile finko izendatu zirela, teknikari laguntzaileen lanbide-taldeko ofizialaren kategorian (garraio sanitarioaren gidari lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Huts bat aurkitu da Eranskinean: Osakidetzaren enplegu publikoaren eskaintza. Egonkortzea. Destino-esleipendunen zerrenda, garraio sanitarioaren gidaria. Ebazpen horretako txanda irekia, lehiaketa-oposizio sisteman, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean 2016ko urtarrilaren 14an argitaratua, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren babesean, Ebazpen honen eranskinean adierazitako moduan zuzentzen da.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluan xedatutakoaren arabera, Ebazpen honen bidez egindako aldaketen eraginpean ez dauden egintzen eta izapideen baliozkotasunari eusten zaio.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 15eko 56/2026 Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratzeko agintzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 15a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS