
15. zk., 2026ko urtarrilaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
309
307/2025 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Administrazioko Taldeko buruaren (Kudeaketa Sanitarioko Unitatea) lanpostuaren izendapena egiten baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarean.
Urriaren 7ko 229/2025 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Administrazioko Taldeko buruaren (Kudeaketa Sanitarioko Unitatea) lanpostu bat izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarean.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Iciar Morales Ochoa de Alda andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Administrazioko Taldeko buru (Kudeaketa Sanitarioko Unitatea) izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarean.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Iciar Morales Ochoa de Alda andrea Administrazioko Taldeko buru (Kudeaketa Sanitarioko Unitatea) izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarean.
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko abenduaren 20tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta Osakidetzan ezartzen den prozeduraren arabera egingo da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Arabako Osasun Mentaleko Sareari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 11.
Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea.
E.B. (311/2023 Ebazpena, azaroaren 22koa).
Langileen zuzendaria,
ANDREA SALINERO BERASALUCE.
RSS