
14. zk., 2026ko urtarrilaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (232 KB - 4 orri.)
- EPUB (263 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
302
HUTS-ZUZENKETA, ebazpen honena: Ebazpena, 2025eko azaroaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-arloan prestakuntza digitala finantzatzeko laguntzen oinarri arautzaileak, Europar Batasunaren NextGeneration EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eta laguntza horien 2025-2026 ekitaldirako deialdia.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Gisa horretako hutsak aurkitu dira ebazpen honetako euskarazko bertsioaren bi eranskinetan: Ebazpena, 2025eko azaroaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-arloan prestakuntza digitala finantzatzeko laguntzen oinarri arautzaileak, Europar Batasunaren NextGeneration EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eta laguntza horien 2025-2026 ekitaldirako deialdia (2025eko abenduaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 235. zk.). Horrenbestez, zuzendu egiten dira:
– 2025/5197 (71/64) orrialdean, «Ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko erantzukizunpeko adierazpena (DNSH printzipioa)» izeneko XIV. eranskinean, bi akats hauteman dira lehen paragrafoan, eta zuzendu egiten dira.
– 2025/5197 (71/65) orrialdean, «Interes-gatazkarik ezaren adierazpena» izeneko XV. eranskina ez dator guztiz bat gaztelaniazko bertsioarekin.
Horregatik, zehaztasuna lortze aldera, ordeztu egiten dira argitaratutako bi eranskinak, zuzendutako bi eranskinekin (honi gehitu zaizkio).
RSS