Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2026ko urtarrilaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
301

AGINDUA, 2026ko urtarrilaren 12koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordeko idazkaria kargutik kendu eta beste bat izendatzeko dena.

Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordea sortzeko eta arautzeko den abuztuaren 21eko 161/2012 Dekretuaren 3.a) artikuluak dioenez, unibertsitate-arloan eskumena duen saileko burua edo hark izendatutako ordezkoa izango da Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordeko lehendakaria. Era berean, artikulu horren f) letrak dioenez, idazkaria lehendakariak hautatuko du, unibertsitate-arloan eskumena duen sailburuordetzako funtzionarioen artean. 7.d) artikuluak dio, bestalde, hezkuntzaren arloan eskumena duen saileko sailburuak izendatutako kideak kargutik kenduko direla «haiek hautatzea edo izendatzea eragin zuen egoera desagertzen denean».

Egungo idazkariaren izendapena mugaeguneratu egin denez, bidezkoa da hura kargutik kendu eta beste bat izendatzea Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordeko idazkariaren kargua betetzeko.

Horri jarraikiz, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– María Eugenia Santos Urdiain Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordeko idazkariaren kargutik kentzea.

2. artikulua.– Unibertsitateetako teknikari Ane Ayastuy Gallastegui izendatzea Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordeko idazkari, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak hala hautaturik.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 12a.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,

JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.


Azterketa dokumentala