Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2026ko urtarrilaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
299

EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 8koa, HABEko zuzendari nagusiarena, udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titulartasuneko euskaltegi publikoei, 2025-2026 ikasturterako euskara-ikastaroengatik esleitutako dirulaguntzak argitara ematen dituena.

2025eko irailaren 3an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titulartasuneko euskaltegi publikoei 2025-2026 ikasturterako euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzen deialdia egin eta horiek emateko baldintzak eta prozedura arautzen dituen HABEko zuzendariaren 2025eko abuztuaren 18ko Ebazpena.

Aipatu Ebazpenaren 7.4 oinarriak dioenez, dirulaguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, EHAAn argitaratuko dira emandako dirulaguntzak eta horien onuradunak. Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– HABEko zuzendariaren 2025eko abuztuaren 18ko Ebazpenaren babesean esleitutako dirulaguntzak eta horien onuradunak argitara ematea. Horien zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Donostia, 2026ko urtarrilaren 8a.

HABEko zuzendari nagusia,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala