Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2026ko urtarrilaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
298

EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 8koa, HABEko zuzendari nagusiarena, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei, 2025-2026 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleitutako dirulaguntzak argitara ematen dituena.

2025eko urriaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2025-2026 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzen deialdia egin eta horiek emateko baldintzak eta prozedura arautzen dituen HABEren zuzendari nagusiaren 2025eko urriaren 6ko Ebazpena.

Aipatu Ebazpenaren 7.4 oinarriak dioenez, dirulaguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, EHAAn argitaratuko dira emandako dirulaguntzak eta horien onuradunak. Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– HABEren zuzendari nagusiaren 2025eko urriaren 6ko Ebazpenaren babesean esleitutako dirulaguntzak eta horien onuradunak argitara ematea. Horien zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Donostia, 2026ko urtarrilaren 8a.

HABEko zuzendari nagusia,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala