
14. zk., 2026ko urtarrilaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (107 KB - 2 orri.)
- EPUB (117 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
297
AGINDUA, 2026ko urtarrilaren 8koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2025eko urriaren 17ko Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideen ebazpena. Agindu horren bidez, deialdia egin zen Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteei 2025erako dirulaguntzak emateko.
Ekainaren 30eko 119/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 9ko EHAA, 128. zk., eta huts-zuzenketa, 2015eko irailaren 8ko EHAA, 170. zk.) Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteei dirulaguntzak emateko modua arautzen du. Dekretu horretan ezarritakoari jarraikiz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da urteko deialdiaren ebazpena.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Argitara ematea 2025eko urriaren 17ko Aginduko dirulaguntzaren onuradun izan diren entitate eskatzaileak, lortu duten balorazioa eta eman zaien dirulaguntzaren zenbatekoa (2025eko urriaren 17ko Agindua, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egin zen Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteei 2025erako dirulaguntzak emateko). Datu horiek guztiak eranskinean jasota daude.
2. artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadin agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 8a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
RSS