
14. zk., 2026ko urtarrilaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (305 KB - 22 orri.)
- EPUB (259 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
296
EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 13koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Unibertsitateko Irakasle Funtzionario Titularren kidegoetako plazak txanda librean betetzeko lehiaketarako deia egiten duena.
Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-ikertzaileen 2023 eta 2024ko lan eskaintza publikoa betez, errektore honek, Hezkuntza Sailaren baimena jaso ondoren, ebazpen honen I. eranskinean zerrendatuta dauden lanpostuak eskuratzeko lehiaketa deitzea ebatzi du.
DEIALDIAREN OINARRIAK
1.– Arau orokorrak.
Lehiaketa honi aplikagarri zaizkio 2/2023 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Unibertsitate Sistemarena (2023ko martxoaren 23ko BOEn argitaratutakoa; aurrerantzean, LOSU); 5/21015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen dena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearena (2015eko urriaren 2ko BOEn argitaratua); 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena (2015eko urriaren 2ko BOEn argitaratua); 678/2023 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, unibertsitateko irakasleen kidegoetan sartzeko estatu egiaztapena eta kidego horietako plazetara sartzeko lehiaketen araubidea arautzen dituena (2023ko irailaren 6ko BOEn argitaratua); Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuak, otsailaren 15eko 17/2011ko Dekretuaren bidez onartutakoak (2011ko otsailaren 24ko EHAAn argitaratua); Erabakia, 2024 irailaren 26koa, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluarena, unibertsitateko irakasleen kidegoetara sartzeko prozeduraren eta irakasle osoak eta agregatuak hautatzeko eta kontratatzeko prozeduraren Arautegia onartzeko dena; honako erabaki hau eta aplikatu beharreko gainerako arautegia.
2.– Hautagaien baldintza orokorrak eta espezifikoak.
2.1.– Urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, Enplegu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duenak, 56. eta 57. artikuluetan xedatzen duenez, hautaketa prozesu hauetan parte hartzeko, izangaiek jarraian adierazita dauden baldintzak bete beharko dituzte. Betiere, izangaiek eskabideak aurkezteko epearen barruan egiaztatu beharko dute baldintzak betetzen dituztela, eta agiriok lanpostua jabetzan hartu arte egon beharko dute indarrean.
2.2.– Baldintza orokorrak:
a) Nazionalitatea. Espainiarra edo Europar Batasunaren estatu kideetako herritar izatea; edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera langileen zirkulazio askea aplikatu behar denean, tratatu horien aplikazio eremuaren barruan egotea. Lehiaketan parte hartu ahalko dute adierazitakoen ezkontideek ere (baldin eta legez bananduta ez badaude), bai eta seme-alabek (ezkontideenak barne), betiere hogeita bat urte baino gutxiago badituzte edo, adin hori gainditu arren, haien kontura bizi badira.
Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaera aurkezteko unean, nazionalitatea egiaztatu beharko da, baita, hala badagokio, senidetasuna edo menpekotasuna ere, hala xedatzen baitu 8.2 artikuluan maiatzaren 18ko 543/2001 Errege Dekretuak, langileen zirkulazio askerako eskubidea aplikatzen zaien estatuetako herritarrak Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz haren organismo publikoetako enplegu publikora sartzeari buruzkoak.
b) Lanpostuari dagozkion zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.
c) Hamasei urte beteta izatea eta, hala dagokionean, nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adinetik gorakoa ez izatea (70 urte).
d) Diziplina espediente bidez edozein administrazio publikoren edo autonomia erkidegoetako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea, ez eta, ebazpen judizialaren arabera, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia izatea ere, zegokion kategoria profesional berera sartzeko denean. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, gaitasungabetua edo egoera baliokidean ez egotea, eta diziplina zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.
2.3.– Hautagaien baldintza espezifikoak:
a) Doktore titulua izatea.
b) Kasuan kasu izan beharreko akreditazioaren jabe izatea, ANECA Kalitatearen Ebaluazio eta Akreditazioaren Agentzia Nazionalak emana.
c) Hizkuntza eskakizun elebiduna duen plaza bat izanez gero (euskara tarteko), Euskararen arloko errektoreordeak 2022ko ekainaren 5ean emandako Ebazpenean (uztailaren 11ko EHAA) zehaztutakoari jarraikiz egiaztatuko da euskararen ezagutza; edo Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 mailaren pareko titulua aurkeztu beharko da, kontuan hartuta azaroaren 9ko 298/2010 Dekretuak ezartzen duena (298/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskararen jakite maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetzeko eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko denak [2010eko azaroaren 15eko EHAA]); edo 47/2012 Dekretuan zehaztutakoa egiaztatu beharko da (47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena). Hala, horrelako lanpostuetan euskara jakitea nahitaezkoa izango da eta, ezagutza egiaztatu ezean, hautagaia kanporatu egingo da prozeduratik.
d) EAEn ofiziala ez den hizkuntza bat jakitea eskatzen duen hizkuntza eskakizuna daukaten plazen kasuan, beharrezkoa izango da kasuan kasuko hizkuntzan irakasteko gaitasuna egiaztatzea, Ofizialak ez diren hizkuntzetan irakaskuntza eskaintzeko egiaztagiria eskuratzeari buruzko araudian ezarritakoari jarraituz (Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluaren Erabakia, 2010eko ekainaren 24koa, 2010-12-02ko EHAA), bai eta Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2012ko martxoaren 8ko Erabakiaren eranskinean ezarritakoari ere (ofizialak ez diren hizkuntzen baliokidetzari buruzko erabakia). Gaitasuna egiaztatzen ez badu, hautagaia lehiaketatik baztertua izango da.
e) Plazaren azalpenean zehaztutako beste edozein baldintza.
3.– Eskaerak:
3.1.– Hautaketa proba hauetan parte hartzeko eskaerak egiteko, deialdi honen III. eranskinean jasotako eredua hartu beharko da oinarri.
3.2.– Eskaerak egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, hala xedatzen baitu urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 14.2 e) artikuluan eta Bitarteko elektronikoekin funtzionatzeko eta jarduteko UPV/EHUren arautegiak (2024ko urriaren 1eko EHAA).
3.3.– Eskaerarekin batera dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia, Espainiako nazionalitatea duten izangaien kasuan. Espainiako nazionalitatea ez duten baina parte hartzeko aukera duten izangaiek beren nazionalitatea egiaztatzeko agiriaren kopia aurkeztu beharko dute, bai eta, hala badagokio, senidetasuna egiaztatuko duten agiriak ere, edota lotura horren bitartez beste estatu bateko herritar baten kontura edo menpean bizitzea egiaztatzen duen agiria, hala dagokionean. Bestalde, lehiaketan parte hartzeko eskubidea daukatenek ezkontideak direlako, aipatutako dokumentuez gain, zuzenbidez banaturik ez daudela dioen zinpeko aitorpena edo promesa aurkeztu beharko dute.
b) 2.3 oinarrian jasotako baldintza espezifikoak betetzen direla egiaztatzeko agirien kopia soila.
c) Azterketa egiteko eskubideengatiko zenbatekoak ordaindu izanaren agiria. Eskaerak aurkezteko, urtero ezartzen diren tasak ordaindu behar dira.
d) Euskararen edo, hala badagokio, hizkuntza ez ofizialaren jakitea egiaztatzeko tituluaren edo ziurtagiriaren kopia, unibertsitateko irakasleen kidegoetako plazak eskatzeko eta irakasle osoak eta agregatuak hautatu eta kontratatzeko lehiaketen erregelamenduaren 7. eta 8. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
e) Zinpeko adierazpena (IV. eranskina).
4.– Parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasak.
Eskatzen den plaza bakoitzeko 20,27 euro ordaindu behar dira, kasuan-kasuan zehaztu legez.
Ordainketa jarraian adierazita dagoen kontu korrontean egingo da, eskatzailearen izen-abizenak eta lortu nahi den plazaren hurrenkera zenbakia adierazita:
KUTXABANK
UPV/EHUko Irakasle-ikertzaileen Errektoreordetza. Irakasleen lehiaketetako tasak.
Kontu korrontearen zenbakia: ES73 2095 0292 94 3239002233
Eskaerak aurkezteko epearen barruan aurkeztu beharko da tasa osorik ordaindu izanaren agiria, eta ez da egongo geroago aurkezteko aukerarik. Beraz, epe horretan aurkeztu ezean, hautagaia baztertua izango da.
Dena dela, azterketa eskubideak ordaindu arren, ezinbestekoa da lehiaketan parte hartzeko eskaria ere aurkeztea errektoreari, behar bezala beteta eta epearen barruan.
5.– Hautagaiak onartzea.
5.1.– Eskaerak aurkezteko epea amaituta, errektoreak agindua emango du lehiaketan onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda UPV/EHUren webgunean argitaratzeko, izangai bakoitza baztertzeko arrazoia adierazita. Baztertutakoek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute eta, halakorik bada, akatsak zuzendu ahal izango dituzte. Horretarako hamar egun balioduneko epea emango da, behin-behineko zerrenda argitaratzen denetik kontatzen hasita.
5.2.– Zuzenketak egiteko aukerak ez du ekarriko, inolaz ere, beste epe bat irekitzea hautagaiek egiaztatzeko edo alegatzeko lehiaketan parte hartzea eskatzeko azken egunerako betetzen ez zituzten baldintzak. Era berean, akatsak zuzentzeko eta erreklamazioak aurkezteko epean ezin izango dute ez merezimendu berririk alegatu ez egiaztatu.
5.3.– Errektoreak, hautagaiek aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartzeko Ebazpena emango du, eta zerrenda hori UPV/EHUren webgunean argitaratuko da.
5.4.– Ebazpen horren kontra egiteko, behin betiko zerrendan baztertuak direnek aukerako berraztertze errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote UPV/EHUko errektoreari hilabeteko epean, zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak (urriaren 2ko EBO), 112. artikuluan eta hurrengoetan adierazitako moduan; edo, bestela, errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute zuzenean jurisdikzio eskudunean.
5.5.– Hautaketa prozesuaren uneren batean administrazioak egiaztatuko balu izangaieren batek ez duela betetzen lehiaketan zehaztutako baldintzaren bat, bost eguneko epea emango dio falta den agiria aurkezteko. Agiria aurkeztu ezean, lehiaketatik kanpo geratuko da behin betiko. Edozelan ere, lehiaketan parte hartzeko eskatzen diren baldintzak lehiaketan parte hartzeko ezarritako epemuga iristerako bete beharko dira.
6.– Hautaketa probetako epaimahaiak:
6.1.– Deialdi honetako lehiaketak kasuan kasuko epaimahaiek ebatziko dituzte. Epaimahaiek hautagaien aukera berdintasuna bermatuko dute, eta merezimendu eta gaitasun printzipioak errespetatuko dituzte.
6.2.– Epaimahaien osaera eta funtzionamendua araututa daude Unibertsitateko irakasleen kidegoetara sartzeko prozeduraren eta irakasle osoak eta agregatuak hautatzeko eta kontratatzeko prozeduraren Arautegian (Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluaren 2024ko irailaren 26ko Erabakia, II. titulua, 2024ko urriaren 10eko EHAA). Deialdi honetan zehaztuta ez dagoen guztian, epaimahaiek jarraitu beharko diote Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legean kide anitzeko organoetarako ezarritakoari (40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, 2ko BOE).
7.– Hautaketa prozesuaren garapena.
7.1.– Hautaketa Batzordeak Unibertsitatearen web orrian iragarriko du noiz izango den azken eguna proben oinarri diren merezimenduak egiaztatzeko agiriak aurkezteko. Merezimendu horiek I. eta II. eranskinetan zehazten dira, irakaskuntza programa, ikerketa proiektua eta ikerketa proiektua barne. Plazaren ezaugarrietan «egin beharreko jarduerak» atalean irakasgai bat baino gehiago sartzen bada, bana irakaskuntza programa aurkeztu beharko da irakasgai bakoitzeko.
7.2.– Deialdia argitaratzen den egunetik hasita eta epaimahaiak adieraziko duen egunera arte, lehiakideek proben oinarri diren merezimenduak egiaztatuko dituzten dokumentuak aurkeztu beharko dituzte, formatu digitalean eta erregistro elektronikoaren bitartez. Merezimendu hauek aurkeztuko ez lituzketen izangaiek plaza lortzeko eskubide guztiak galduko dituzte.
7.3.– Unibertsitateko titularren plazetarako bi proba egingo dira:
a) Lehenengo proba izango da azaltzea epaimahaiari lehiakidearen merezimenduak (ibilbide akademikoa, irakaskuntzakoa, ikerketakoa eta, hala badagokio, profesionala) eta bere prestakuntzaren kualifikazioa lehiaketako plazaren profilarekiko, bai eta aurkeztutako irakaskuntza eta ikerketa proiektua ere, eta horien guztien gaineko elkarrizketa izatea epaimahaiarekin. Proba horren zati bat plazaren profilean agertzen diren hizkuntzetako bakoitzean egin beharko da.
b) Bigarren proban, plazari dagokion espezialitate edo jakintza arloarekin lotutako gai bat azaldu beharko zaio epaimahaiari, eta horri buruzko elkarrizketa izan. Gaia lehiakideak berak aukeratuko du. Ondoren, epaimahaikideek elkarrizketa bat izango dute lehiakidearekin, azaldutako eduki zientifikoez, edukiok ikasleei irakasteko metodologiaz eta gaiarekin zerikusia daukaten alderdi garrantzitsu guztiez.
7.4.– Lehiakide bakar batek ere ez baditu gainditzen proba guztiak, plaza eman gabe utziko du epaimahaiak.
7.5.– Proba guztiak egin ondoren, eta hiru proba baztertzaileak nortzuek gainditu dituzten zehaztu ondoren, pertsona horien merezimenduak baloratuko dira, kontuan hartuta honako hauek:
a) Akreditatuta egotea plazari dagokion jakintza eremuan eta lortu nahi den kategoria baino goragoko kategoria batean (edo, lan kontratudun plazen kasuan, funtzionario figura baliokidean), bat etorrita unibertsitateko irakasleen kidegoetara sartzeko estatuko akreditazioari eta kidego horietako plazen lehiaketen araubideari buruzko uztailaren 18ko 678/2023 Errege Dekretuan edo horren aurreko legerian ezarritakoarekin: 20 puntu gehiago.
b) Unibertsitateko Irakasleen Kidegoetara Sartzeko Prozeduraren Erregelamenduaren III. eranskinean eta irakasle Osoak eta Agregatuak hautatzeko eta kontratatzeko prozeduran aurreikusitakoarekin bat etorrita baloratuko da euskararen jakintza. Euskara jakitea ezinbestekoa ez den plazen kasuan, merezimendu honengatik 11 puntu lortu ahal izango dira. Euskara jakitea ezinbestekoa den plazen kasuan, merezimendu gehigarriak baino ez dira puntuatuko, eta 2,2 puntu lortu ahal izango dira.
7.6.– Lehiakideren batek aurkezpena euskaraz egin nahi duela adierazi badu eskarian, bermatu beharko da epaimahaia osatzen dutenek autonomia erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan jarraitu ahal izango dutela hautaketa prozesua, horretarako behar diren baliabideak jarrita.
7.7.– Probak eta merezimenduak Unibertsitateko Irakasleen Kidegoetara sartzeko Prozeduraren Erregelamenduaren II. eranskinean ezarritako baremoaren arabera baloratuko dira, bai eta irakasle osoak eta agregatuak hautatzeko eta kontratatzeko prozeduraren arabera ere.
8.– Plazak betetzeko proposamena:
8.1.– Proba guztiak gainditu dituen hautagairik badago, epaimahaiak izendapen proposamena egingo du (txostenak eta puntuazioak kontuan hartuta), eta errektoreari bidaliko dio. Proposamena arrazoitu egin beharko da, eta loteslea izango da; hortaz, errektoreak epaimahaiaren proposamenean oinarritutako erabakia emango du. Epaimahaiko kide guztiak ados badaude, epaimahaiak txosten bakar bat egin ahal izango du, kuantifikatua eta arrazoitua, lehiakide bakoitzeko. Proposamena UPV/EHUren webgunean argitaratuko da.
8.2.– Plaza betetzeko edo bete gabe uzteko proposamenean hautagai bakoitzari egindako balorazioa jasoko da, behar bezala arrazoitua eta emandako puntuazioa zehaztuta.
8.3.– Lehiaketako plaza beteko duen pertsona proposatuko dute epaimahaiek, puntuazioari jarraikiz, eta ezin izango dituzte proposatu deialdian eskaintzen ziren plazak baino lehiakide gehiago.
8.4.– Aurreko atalean xedatutakoa alde batera utzi gabe, epaimahaiek ordezkoak proposatu ahal izango dituzte, puntuazioaren hurrenkerari jarraiki oraingoan ere, hasieran proposatutako pertsonak kontratua sinatzeari edo izendapenari uko egiten dion kasurako.
8.5.– Epaimahaikide guztiek lehiakide guztiak kalifikatu behar dituzte.
8.6.– Lehiakideek ez dute inolako eskubiderik izango hutsik geratutako plazen gainean, eta ezingo dute eskatu, ezta ere, lan poltsa batean sartuak izatea.
9.– Erreklamazioak.
9.1.– Epaimahaiak egindako proposamenaren kontra lehiakideek erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote errektoreari, gehienez ere hamar eguneko epean, proposamena argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.
Erreklamazioa izapidetzea onartuz gero, eten egingo da izendapena (unibertsitateko irakasleen kidegoen kasuan) edo kontratazioa (lan kontratudun langileenean) egiteko epea.
9.2.– Erreklamazio Batzordeak hiru hilabete izango ditu erreklamatutako proposamena berretsi edo ezesteko, eta epaimahaiak hartuko duen erabakiarekin bat datorren ebazpena emango du errektoreak. Aipatutako epea igarota ez bada eman erabakirik, jarritako erreklamazioa ezetsi egin dela ulertuko da. Errektorearen ebazpenak amaiera emango dio administrazio bideari eta kontra egiteko aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da edo, bestela, zuzenean jarri ahal izango da errekurtsoa eskumena duen jurisdikzioan.
10.– Agiriak aurkeztea, izendapenak eta lanpostua jabetzan hartzea:
10.1.– Izendapenaren ondoren zehaztuko dira plazaren ezaugarriak: kidegoa, jakintza arloa, saila, ikastegia, arduraldia eta hizkuntza eskakizuna, bai eta lanpostuen zerrendako kodea ere.
10.2.– Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da izendapena, eta Unibertsitateen Koordinazio Kontseiluko Idazkaritza Nagusiari jakinaraziko zaio.
10.3.– Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta, gehienez, 20 egunera, proposatutako izangaiak lanpostua jabetzan hartu beharko du, eta une horretan pasako da Unibertsitateko Titularren kidegoko funtzionario izatera.
10.4.– Sektore publiko nahiz pribatuan beste lanpostu batean dihardutenek, lanpostua jabetzan hartu baino lehen (zehazki, izendapena egin eta lehen egunetan), bateragarritasuna onartzeko eskaera egin beharko dute. Horrela, lanpostua jabetzan hartzeko egintza atzeratu egingo da, harik eta bateragarritasun espedientea ebazten den arte.
10.5.– Aurrez ezarritako epean proposatutako hautagaiak lanpostua jabetzan hartzen ez badu (ezinbesteko arrazoirik justifikatu gabe), eta lanpostua jabetzan hartzeko epea luzatu ez bada, UPV/EHUko errektoreak zerrendan hurrengo postuan dagoen hautagaia izendatuko du, betiere, horrek 9.1 oinarrian adierazita dagoen dokumentazioa aurkeztu ondoren.
10.6.– Lehiaketan eskuratutako plaza gutxienez bi urtez bete beharko da, beste unibertsitate batean plaza eskuratzeko lehiaketa batean parte hartu baino lehen.
11.– Errekurtsoak:
Deialdi honen kontra aukerako berraztertze errekurtsoa jarri ahalko zaio errektoreari, hilabeteko epean; edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da jurisdikzio horretako Bilboko epaitegian, eta horretarako epea bi hilabetekoa izango da, ebazpena web orrian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Leioa, 2026ko urtarrilaren 13a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena, 2025-02-19ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,
EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.
I. ERANSKINA
Plazaren zenbakia: 1. Kodea: TUC8/1-D00039-25. Kategoria: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Kimika Fisikoa. Saila: Kimika Fisikoa. Ikastegia: Farmazia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Kimika Fisikoa».
Plazaren zenbakia: 2. Kodea: TUC8/1-D00048-30. Kategoria: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Didaktika eta Eskola Antolakuntza. Saila: Didaktika eta Eskola Antolakuntza. Ikastegia: Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (eusk/ing/gazt). Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Eskola Inklusiboarean Oinarriak».
Plazaren zenbakia: 3. Kodea: TUC8/1-D00054-27. Kategoria: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Enpresen Antolakuntza. Saila: Enpresen Antolakuntza. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Logistika eta Ekoizpen Sistemen Diseinu, Plangintza eta Kudeaketa».
Plazaren zenbakia: 4. Kodea: TUC8/1-D00069-25. Kategoria: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Ingeniaritza Kimikoa. Saila: Ingeniaritza Kimikoa. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Ingeniaritza Kimikoa».
Plazaren zenbakia: 5. Kodea: TUC8/1-D00069-26. Kategoria: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Ingeniaritza Kimikoa. Saila: Ingeniaritza Kimikoa. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Erreaktoreen Diseinua».
Plazaren zenbakia: 6. Kodea: TUC8/1-D00069-27. Kategoria: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Ingeniaritza Kimikoa. Saila: Ingeniaritza Kimikoa. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (eusk/ing/gazt). Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Prozesu eta Produktuen ingeniaritza».
Plazaren zenbakia: 7. Kodea: TUC8/1-D00069-28. Kategoria: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Ingeniaritza Kimikoa. Saila: Ingeniaritza Kimikoa. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (eusk/ing/gazt). Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Bero-Transferentzia».
Plazaren zenbakia: 8. Kodea: TUC8/1-D00112-62. Kategoria: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Ingeniaritza Kimikoa. Saila: Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Teknologia Kimikoa».
Plazaren zenbakia: 9. Kodea: TUC8/1-D00145-61. Kategoria: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Ingeniaritza Mekanikoa. Saila: Ingeniaritza Mekanikoa. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Fabrikazio Teknologiak».
Plazaren zenbakia: 10. Kodea: TUC8/1-D00320-6. Kategoria: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Gizarte Zientzien Didaktika. Saila: Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika. Ikastegia: Bilboko Hezkuntza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Gizarte Zientzien Didaktika II».
Plazaren zenbakia: 11. Kodea: TUC8/1-D00320-7. Kategoria: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Gizarte Zientzien Didaktika. Saila: Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika. Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Gizarte Zientzien Didaktika II».
Plazaren zenbakia: 12. Kodea: TUC8/1-D00330-20. Kategoria: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Konstituzio Zuzenbidea. Saila: Zuzenbide Publikoa eta Zientzia Historiko-Juridikoak eta Pentsamendu Politikoare. Ikastegia: Zuzenbide Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (eusk/ing/gazt). Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Konstituzio Zuzenbidea I» «Konstituzio Zuzenbidea II» «Konstituzio Zuzenbidea III».
Plazaren zenbakia: 13. Kodea: TUC8/1-D00344-18. Kategoria: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Kimika Ez-organikoa. Saila: Kimika Organikoa eta Ez-Organikoa. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Kimika Ez-Organikoa I» «Esperimentazioa Kimika Ez-organikoan».
II. ERANSKINA
1.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Kimika Fisikoa. Kodea: TUC8/1-D00039-25
Batzorde titularra:
Titularra: José Luis Vilas Vilela. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: María Teresa Arbeloa López. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Titularra: María Carmen Barrientos Benito. Unibertsitateko Katedraduna. Valladolideko Unibertsitatea.
Titularra: Iker León Ona. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Valladolideko Unibertsitatea.
Titularra: Manuel Artal Lerín. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Zaragozako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ordezkoa: Oscar Castillo García. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Leire Ruíz Rubio. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Ordezkoa: María Teresa Insausti Peña. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Francisco José Basterrechea Elguezabal. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Sergio Díaz-Tendero Victoria. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa.
Ordezkoa: Berta Fernández Rodríguez. Unibertsitateko Katedraduna. Santiagoko Unibertsitatea.
Ordezkoa: Rafael Muñoz Espí. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Valentziako Unibertsitatea.
2.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Didaktika eta Eskola Antolakuntza. Kodea: TUC8/1-D00048-30
Batzorde titularra:
Titularra: Luis María Naya Garmendia. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: María Auxiliadora Sales Ciges. Unibertsitateko Katedraduna. Castellongo Jaume I.a Unibertsitatea.
Titularra: Luis Mariano Tórrego Egido. Unibertsitateko Katedraduna. Valladolideko Unibertsitatea.
Titularra: Laura Rayón Rumayor. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
Titularra: Juan J. Leiva Olivencia. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Malagako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ordezkoa: Cristina Arriaga Sanz. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Ordezkoa: Asier Romero Andonegui. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Ordezkoa: Igor Camino Ortiz De Barrón. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Ordezkoa: María Fernández Hawrylak. Unibertsitateko Katedraduna. Burgosko Unibertsitatea
Ordezkoa: Rosario Mérida Serrano. Unibertsitateko Katedraduna. Kordobako Unibertsitatea.
Ordezkoa: José Ignacio Rivas Flores. Unibertsitateko Katedraduna. Malagako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Cecilia María Azorín Abellan. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Murtziako Unibertsitatea.
3.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Enpresen Antolakuntza. Kodea: TUC8/1-D00054-27
Batzorde titularra:
Titularra: Izaskun Álvarez Meaza. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Titularra: Ernesto Jesús Cilleruelo Carrasco. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Amaia Lusa García. Unibertsitateko Katedraduna. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa.
Titularra: David Jesús Poza García. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Valladolideko Unibertsitatea.
Titularra: María Isabel Fernández Quesada. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Oviedoko Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ordezkoa: Eva María Velasco Balmaseda. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Ordezkoa: Jon Olaskoaga Larrauri. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Ordezkoa: Leire San José Ruiz de Aguirre. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: German Arana Landín. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Javier Pajares Gutiérrez. Unibertsitateko Katedraduna. Valladolideko Unibertsitatea.
Ordezkoa: Josefa Mula Bru. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.
Ordezkoa: Jose Manuel Galan Ordax. Unibertsitateko Katedraduna. Burgosko Unibertsitatea.
4.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Ingeniaritza Kimikoa. Kodea: TUC8/1-D00069-25
Batzorde titularra:
Titularra: Martin Olazar Aurrekoetxea. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Maider Amutio Izagirre. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Titularra: Gloria Gea Galindo. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Zaragozako Unibertsitatea.
Titularra: Miguel Ángel Gilarranz Redondo. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa.
Titularra: Juana María Rosas Martínez. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Malagako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ordezkoa: Beñat Pereda Ayo. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Ordezkoa: Miriam Arabiourrutia Gallastegui. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Ordezkoa: Javier Ereña Loizaga. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Sonia Álvarez Pérez. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Ordezkoa: Jose Luis Rodríguez Mirasol. Unibertsitateko Katedraduna. Malagako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Lucia García Nieto. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Zaragozako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Miguel Menéndez Sastre. Unibertsitateko Katedraduna. Zaragozako Unibertsitatea.
5.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Ingeniaritza Kimikoa. Kodea: TUC8/1-D00069-26
Batzorde titularra:
Titularra: Roberto Aguado Zarraga. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Miriam Arabiourrutia Gallastegui. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Titularra: Aurora Santos López. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
Titularra: Eugenio Daniel Gorri Cirella. Unibertsitateko Katedraduna. Kantabriako Unibertsitatea.
Titularra: Maria Luz Sánchez Silva. Unibertsitateko Katedraduna. Gaztela-Mantxako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ordezkoa: Asier Aranzabal Maiztegi. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Ordezkoa: Ana Guadalupe Gayubo Cazorla. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Sonia Álvarez Pérez. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Ordezkoa: Gorka Elordi Foruria. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Ordezkoa: Ignacio Fernández Olmo. Unibertsitateko Katedraduna. Kantabriako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Gloria Gea Galindo. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Zaragozako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Ruben Aldaco García. Unibertsitateko Katedraduna. Kantabriako Unibertsitatea.
6.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Ingeniaritza Kimikoa. Kodea: TUC8/1-D00069-27
Batzorde titularra:
Titularra: Miriam Arabiourrutia Gallastegui. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Titularra: Javier Ereña Loizaga. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Gloria Gea Galindo. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Zaragozako Unibertsitatea.
Titularra: Jose Ángel Peña Llorente. Unibertsitateko Katedraduna. Zaragozako Unibertsitatea.
Titularra: Raquel Ibañez Mendizabal. Unibertsitateko Katedraduna. Kantabriako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ordezkoa: Roberto Aguado Zarraga. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Ana Guadalupe Gayubo Cazorla. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Maider Amutio Izagirre. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Ordezkoa: Asier Aranzabal Maiztegi. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Ordezkoa: Javier Herguido Huerta. Unibertsitateko Katedraduna. Zaragozako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Zahara Martínez de Pedro. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa.
Ordezkoa: Ignacio Aracil Saez. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Alacanteko Unibertsitatea.
7.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Ingeniaritza Kimikoa. Kodea: TUC8/1-D00069-28
Batzorde titularra:
Titularra: Sonia Álvarez Pérez. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Titularra: Jose Luis Ayastuy Arizti. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Titularra: Rubén Aldaco García. Unibertsitateko Katedraduna. Kantabriako Unibertsitatea.
Titularra: Zahara Martínez de Pedro. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa.
Titularra: Jesús Arauzo Pérez. Unibertsitateko Katedraduna. Zaragozako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ordezkoa: Maider Amutio Izagirre. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Ordezkoa: Javier Ereña Loizaga. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Roberto Aguado Zarraga. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Ana Guadalupe Gayubo Cazorla. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Carolina Belver Colderia. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa.
Ordezkoa: Eugenio Daniel Gorri Cirella. Unibertsitateko Katedraduna. Kantabriako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Juana María Rosas Martínez. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Malagako Unibertsitatea.
8.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Ingeniaritza Kimikoa. Kodea: TUC8/1-D00112-62
Batzorde titularra:
Titularra: Victoria Laura Barrio Cagigal. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Pedro Luis Arias Ergueta. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Cristina Sáez Jiménez. Unibertsitateko Katedraduna. Gaztela-Mantxako Unibertsitatea.
Titularra: José Iglesias Morán. Unibertsitateko Katedraduna. Juan Carlos Erregea Unibertsitatea.
Titularra: Ana Raquel De La Osa Puebla. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Gaztela-Mantxako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ordezkoa: María Aranzazu Eceiza Mendiguren. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Galder Kortaberria Altzerreka. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Aitziber Iriondo Hernández. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Ordezkoa: Jesús María Requies Martínez. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Mariano Martín Martín. Unibertsitateko Katedraduna. Salamancako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Silvia Álvarez Torrellas. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
Ordezkoa: Jaime Lora García. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.
9.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Ingeniaritza Mekanikoa. Kodea: TUC8/1-D00145-61
Batzorde titularra:
Titularra: Mónica Urizar Arana. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Titularra: Alfonso Hernández Frías. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: María Henar Miguélez Garrido. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatea.
Titularra: José Díaz Álvarez. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatea.
Titularra: María Lourdes Rubio Ruiiz de Aguirre. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ordezkoa: Josu Aguirrebeitia Celaya. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: María Helena Fernandes Rodrigues. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Ordezkoa: Nekane Correa García. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Ordezkoa: Rubén Ansola Loyola. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: José Luis Cantero Guisandez. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatea.
Ordezkoa: María del Rocío Fernández Rodríguez. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Oviedoko Unibertsitatea.
Ordezkoa: Fernando Viadero Rueda. Unibertsitateko Katedraduna. Kantabriako Unibertsitatea.
10.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Gizarte Zientzien Didaktika. Kodea: TUC8/1-D00320-6
Batzorde titularra:
Titularra: Alejandro Ibáñez Echeverria. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Cristina Arriaga Sanz. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Titularra: José María Cuenca López. Unibertsitateko Katedraduna. Huelvako Unibertsitatea.
Titularra: Silvia García Ceballos. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Zaragozako Unibertsitatea.
Titularra: Álvaro Chaparro Sainz. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Almeriako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ordezkoa: Asier Romero Andonegui. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Ordezkoa: María Teresa Vizcarra Morales. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Ordezkoa: Luis María Naya Garmendia. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Estíbaliz Jiménez Aberasturi Apraiz. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Ordezkoa: Pilar Rivero Gracia. Unibertsitateko Katedraduna. Zaragozako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Juan Carlos Colomer Rubio. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Valentziako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Belén María Castro Fernández. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Santiagoko Unibertsitatea.
11.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Gizarte Zientzien Didaktika. Kodea: TUC8/1-D00320-7
Batzorde titularra:
Titularra: Alejandro Ibáñez Echeverria. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Cristina Arriaga Sanz. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Titularra: José María Cuenca López. Unibertsitateko Katedraduna. Huelvako Unibertsitatea.
Titularra: Silvia García Ceballos. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Zaragozako Unibertsitatea.
Titularra: Álvaro Chaparro Sainz. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Almeriako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ordezkoa: Asier Romero Andonegui. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Ordezkoa: María Teresa Vizcarra Morales. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Ordezkoa: Luis María Naya Garmendia. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Estíbaliz Jiménez Aberasturi Apraiz. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Ordezkoa: Pilar Rivero Gracia. Unibertsitateko Katedraduna. Zaragozako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Juan Carlos Colomer Rubio. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Valentziako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Belén María Castro Fernández. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Santiagoko Unibertsitatea.
12.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Konstituzio Zuzenbidea. Kodea: TUC8/1-D00330-20
Batzorde titularra:
Titularra: José Ramón Bengoetxea Caballero. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: María Carmen Agoués Mendizabal. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Fernando Reviriego Picón. Unibertsitateko Katedraduna. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala.
Titularra: Laura Nuño Gómez. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Juan Carlos Erregea Unibertsitatea.
Titularra: Octavio Salazar Benítez. Unibertsitateko Katedraduna. Kordobako Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ordezkoa: Roberto Uriarte Torrealdai. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Ordezkoa: María Nieves Arrese Iriondo. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Ordezkoa: Iñigo Urrutia Libarona. Irakasle Osoa. UPV/EHU.
Ordezkoa: Iñigo Bullain López. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Ordezkoa: María del Mar Esquembre Cerdá. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Alacanteko Unibertsitatea.
Ordezkoa: Roberto Alfonso Viciano Pastor. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitatea.
Ordezkoa: Rosario Tur Ausina. Unibertsitateko Katedraduna. Elxeko Miguel Hernandez Unibertsitatea.
13.– Plaza betetzeko lehiaketako epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Kimika Ez-organikoa. Kodea: TUC8/1-D00344-18
Batzorde titularra:
Titularra: Uxue Uria Pujana. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Titularra: Juan Manuel Gutiérrez Zorrilla López. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Titularra: Elizabeth Castillo Martínez. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
Titularra: David Ávila Brande. Unibertsitateko Katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
Titularra: Eloísa Cordoncillo Cordoncillo. Unibertsitateko Katedraduna. Castellongo Jaume I.a Unibertsitatea.
Ordezko batzordea:
Ordezkoa: Gotzone Barandika Argoitia. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Ordezkoa: Garikoitz Beobide Pacheco. Unibertsitateko Irakasle Titularra. UPV/EHU.
Ordezkoa: Olatz Zuloaga Zubieta. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Antonio Luque Arrebola. Unibertsitateko Katedraduna. UPV/EHU.
Ordezkoa: Pedro José Amorós del Toro. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitatea.
Ordezkoa: María Dolores Marcos Martínez. Unibertsitateko Katedraduna. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.
Ordezkoa: Santiago Reinoso Crespo. Unibertsitateko Irakasle Titularra. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
RSS