Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2026ko urtarrilaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
295

AGINDUA, 2026ko urtarrilaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, honako agindu hau aldatzen duena: Agindua, 2025eko azaroaren 13koa, zeinaren bidez autonomia-mailako lekualdatze-lehiaketa baterako deialdia egiten baita, unibertsitatez kanpoko irakaskuntza kidegoetako funtzionarioentzat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren mendeko ikastetxeetan lanpostuak betetze aldera.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako omisio bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2025eko azaroaren 13ko Aginduan (2025eko abenduaren 17ko EHAA), zeinaren bidez autonomia-mailako lekualdatze-lehiaketa baterako deialdia egiten baita, unibertsitatez kanpoko irakaskuntza kidegoetako funtzionarioentzat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren mendeko ikastetxeetan lanpostuak betetze aldera. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– IV-3 eranskina aldatzea, espezialitate hau eta dagokion kodea gehituz:

Heziketa Berezia. Pedagogia Terapeutikoa. Zereginen Ikaskuntzako Ikasgelak (Singularra) – 53 Jarraian, IV-3 eranskina zuzenduta eta osorik jasotzen da:

IV-3 DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Bigarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 5a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala