Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2026ko urtarrilaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
294

EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 9koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Unibertsitateko Ikertzaile Doktore Iraunkorra izendatzeko dena. Plaza horietara sartzeko lehiaketa 2025eko azaroaren 11ko Ebazpenaren bidez deitu zen (2025-11-21eko EHAA).

Errektore honek ebatzi du Adai Colom Diego jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile doktore Iraunkor gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***8854**, Kodea: IDPTCL1 – D00042-8. Jakintza arloa: Biokimika eta Biologia Molekularra. Saila: Biokimika eta Biologia Molekularra. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebakarra. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Biofisika eta Nanobioteknologia».

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2026ko urtarrilaren 9a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena; 2025-02-19ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,

EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.


Azterketa dokumentala