Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2026ko urtarrilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

CONSTRUCCIONES Y CONTRATAS BIMER, S. COOP. PEQUEÑA
283

IRAGARKIA, Construcciones y Contratas Bimer, S. Coop. Pequeña kooperatiba-sozietatea erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzeko dena.

Bat etorrita ekainaren 28ko 5/2023 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan eta kooperatiba-sozietateen arloan indarrean dagoen legerian xedatutakoarekin, jakinarazten da 2025eko abenduaren 31n egindako Construcciones y Contratas Bimer, S. Coop. Pequeña kooperatiba-sozietatearen ezohiko batzar nagusi unibertsalean, aho batez erabaki zela kooperatiba-sozietatea erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzea, Construcciones y Reformas Bimer SL izenarekin, 5/2023 Errege Lege Dekretuaren 17. artikuluan eta hurrengoetan araututako 2025eko abenduaren 31ko eraldaketa-proiektuan ezarritako baldintzen arabera.

Eraldatzekoa den sozietatearen bazkideek eta hartzekodunek eskubidea dute eraldatze-erabakiaren eta aurkeztutako balantzearen testu osoa eskuratzeko.

Basauri, 2026ko urtarrilaren 7a.

Construcciones y Contratas Bimer, S. Coop. Pequeña sozietateko administratzaile bakarra,

LORENZA MERINO SUAREZ.


Azterketa dokumentala