
13. zk., 2026ko urtarrilaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
281
IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, UTE Conexión Markina Etxebarriak jabari publiko hidraulikora isurtzeko baimena berrikusteko espedientea jendaurrean jartzeko dena.
Agentzia honi datu hauek dituen baimena eskatu zaio:
Espedientearen kodea: RAV-B-2025-0011 / V-48-01557.
Erakunde eskatzailea: UTE Conexión Markina Etxebarria.
Jarduera: errepideak eta autobideak eraikitzea.
Jardueraren kokapena: Markina-Xemein eta Etxebarria (Bizkaia).
Ingurune hartzailea: Artibai ibaia eta Muniberreka erreka.
Isurketa puntuak (koordenatuak: UTM (30N ETRS89):
IP1, X = 540.312; Y = 4.790.500.
IP2, X = 540.992; Y = 4.790.275
Isurketa mota eta baimendutako bolumena: 1. isurketa: industriako hondakin-urak (182.346 m3/urte). 2. isurketa: industriako hondakin-urak (116.508 m3/urte).
Jardueraren deskribapena: UTE Conexión Markina Etxebarriak BI-633 eta BI-2636 errepideak lotzeko bidea eraikitzeko lanetan sortutako industriako hondakin-urak, arazketa fisiko-kimikoko tratamendua egin ondoren, isurtzeko baimena berrikusteko eskatu du. Isurketa-baimenaren berrikuspenaren helburua da beste isurketa bat baimentzea, tunelaren ekialdeko frontearen eraso-fasean sortuko dena. Aldaketa horren arrazoia da tunela mendebaldean egiteko arazo geologikoak izan direla, eta, horren ondorioz, titularrak tunela aldi berean ekialdetik egiteko proiektua egin du.
Uren Legearen testu bateginean eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduan ezarritakoa oinarri hartuta, eskumena duen organo honek, jendaurreko informazio-izapide hau egitea erabaki du, interes publikoko arrazoiengatik. Izapide horri hasiera emango zaio, jende guztiak horren berri izan dezan, hogeita hamar (30) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta agentzia honen webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, kalteduntzat jotzen direnek erreklamazioak aurkez diezazkieten Uraren Euskal Agentziari, adierazitako epean. Era berean, epe horretan, KZgunearen zentro-sareko zentroetan eskuragarri egongo dira kontsultarako behar diren bitartekoak, agentzia honen Interneteko atarian.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 9a.
Zuzendari nagusia.
EB (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Isurketa arduraduna,
ALESANDER HERNÁNDEZ LIZARRAGA.
RSS