Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2026ko urtarrilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
280

IRAGARKIA, jendaurrean jartzen duena Debako udalerriko (Gipuzkoa) A.U.06 «Amillaga» hiri-eremua Amillaga errekastoa desbideratuz urbanizatzeko obren espedientea.

Espedientea: AO-G-2025-0499

Eskatzailea: Junta de Concertación de A.U.06 Amillaga.

Ibilgua/k: Amillaga.

Udalerria y lurralde historikoa: Deba (Gipuzkoa).

Jarduketa-eremua (koordenatuak: UTM (30N ETRS89)): X = 552.768; Y = 4.793.924

Proiektuaren xedea da Debako (Gipuzkoa) Amillaga hiri-eremuaren garapen urbanistikorako behar diren lanak eta urbanizazio-obrak egitea. Lanek barnean hartzen dute Amillaga errekastoa 160 metro inguruko tarte batean desbideratzea eta naturalizatzea.

Hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dagin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 53. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, kaltetua izan daitekeen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan 39/2015 Legean aurreikusitako moduetan, adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atarian (https://www.uragentzia.euskadi.eus), Informazio Publikoa atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 9a.

Zuzendari nagusia,
E.B. (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Lan-baimenen arduraduna,

MARÍA JOSÉ GUERRERO VERDEJO.


Azterketa dokumentala