
13. zk., 2026ko urtarrilaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
278
IRAGARKIA, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2025eko abenduaren 17ko Ebazpena jakinarazten duena; ebazpen horren bidez, jarduera turistikoari baja ematen zaio erregistroan eta jarduera hori amaitzeko agintzen da.
Saiatu arren, ezinezkoa izan da egintza hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. Artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Prozeduran interesa duen pertsonak –eranskinean agertzen da bera– egintzaren testu osoa eskura dezake, Turismo eta Merkataritzako Gipuzkoako lurralde-bulegoan (Easo kalea 10, Donostia).
Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 8a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
CLARA NAVAS ROMANO.
RSS