
13. zk., 2026ko urtarrilaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
277
IRAGARKIA, 2026ko urtarrilaren 8koa, Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, etxebizitza babestuen esleipenen ebazpena jakinaraztekoa.
Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango dira (Andia kalea 13, 5., Donostia), bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko, eta idatziz adierazi beharko dute esleipena onartzen duten edo hari uko egiten dioten. Horretarako, hamar egun balioduneko epea izango dute, agertzen direnetik hasita, edo, adierazitako epean agertzen ez badira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Adierazitako epean esanbidez onartzen ez bada, esleipenari uko egin zaiola ulertuko da, eta, uko egite horren ondorioz, baja emango zaie interesdunei Etxebizitza Eskatzaileen Erregistrotik, erregelamenduz ezarritako kasuetan izan ezik.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Donostia, 2026ko urtarrilaren 8a.
Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
ALFONSO SANZ ARAUJO.
RSS