
13. zk., 2026ko urtarrilaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
276
IRAGARKIA. Honen bidez, ibilgailu batzuen hondakin-tratamenduari buruzko akordioak jakinarazten dira.
Interesdunei helarazi nahi izan zaizkie behean aipatzen diren ibilgailuen hondakin-tratamendua erabakitzeko akordioak, baina ezin izan da egin. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du haientzat.
Bestalde, 39/2015 Legearen 112. artikuluak ezartzen duenaren arabera, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Trafikoko zuzendariari ebazpen horien aurka. Hilabeteko epea izango dute horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 9a.
Arabako Trafikoko lurralde-arduraduna,
AMAYA ARBULU SAN PEDRO.
RSS