
13. zk., 2026ko urtarrilaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (138 KB - 3 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
274
EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2025-2026 urteetarako dirulaguntzen deialdi baten aldaketa; deialdi hori errotze sozialeko (soziolaborala) arrazoiengatik egoitza- eta lan-baimenak lortzearen bidez migratzaileak gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide integralen proiektuetarako da.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Administrazio Kontseiluak, 2025eko abenduaren 22ko bilkuran, 2025-2026 urteetarako dirulaguntzen deialdi bat aldatzea erabaki zuen –deialdi hori errotze sozialeko (soziolaborala) arrazoiengatik egoitza- eta lan-baimenak lortzearen bidez migratzaileak gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide integralen proiektuetarako da–, apirilaren 29ko 93/2025 Dekretuaren bidez onartutako estatutuen 11.j) artikuluaren arabera.
Estatutu horien 14.2.n) artikuluan xedatutakoaren arabera, zuzenbide pribatuko ente publiko horren zuzendari nagusiari dagokio argitaratzea.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluaren 2025eko abenduaren 22ko Erabakia, zeinaren bidez aldatu egiten baita errotze sozialeko (soziolaborala) arrazoiengatik egoitza- eta lan-baimenak lortzearen bidez migratzaileak gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide integralen proiektuetarako 2025-2026 urteetarako dirulaguntzen deialdia. Erabaki hori ebazpen honen eranskinean dago jasota.
Bigarrena.– Jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluaren erabaki honek ondorioak izango dituela ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hirugarrena.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluaren erabaki honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 8a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
ERANSKINA
MIGRATZAILEAK GIZARTERATZEKO ETA LANERATZEKO IBILBIDE INTEGRALEN PROIEKTUETARAKO 2025-2026 URTEETARAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA ALDATZEA, ERROTZE SOZIALEKO (SOZIOLABORALA) ARRAZOIENGATIK EGOITZA- ETA LAN-BAIMENAK LORTUTA
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2025eko apirilaren 10eko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, 2025-2026 ekitaldietarako dirulaguntzen deialdia onartu zen, migratzaileak gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide integralen proiektuetarako, errotze sozialeko (soziolaborala) arrazoiengatik egoitza- eta lan-baimenak lortuta. Deialdi hori 2025eko apirilaren 24ko EHAAn argitaratu zen, erakunde horretako zuzendari nagusiaren 2025eko apirilaren 10eko Ebazpenaren bidez.
Deialdi horretan araututako laguntzak bi dirulaguntza-lerroren bidez ematen dira:
a) Errotze soziolaboraleko ibilbide integralen proiektuak sustatzen dituzten erakundeentzako laguntzak.
b) Euskal Autonomia Erkidegoan lantokia duten eta deialdi honetako gizarte- eta lan-sustraitzeko ibilbide integralen proiektuetan parte hartzen duten pertsonak kontratatzen dituzten enpresa pribatuentzako laguntzak, pertsona fisikoak zein juridikoak izan.
2. artikuluko 2.4 apartatuan ezarritakoaren arabera, lan-kontratuei dagokienez, diruz lagundu ahal izango dira deialdi honen babesean diruz lagundutako ibilbide integralen proiektuetan parte hartzen duten pertsonekin sinatutako kontratuak, baldin eta haien bidez bizileku- eta lan-baimena lortu badute errotze soziolaboralaren figuraren bidez.
Aldaketa honen oinarria onuradunen benetako kontratazioa bermatu beharra da; izan ere, pertsona horien laneratzea aldez aurretik bizileku- eta lan-baimenak lortzearen baldintzapean dago. Baimen horiek hiru Lurralde Historikoetako Atzerritarren Bulegoek izapidetze eta ebazpenak hasieran aurreikusitako epea gaindi dezakeenez, ezinbestekotzat jotzen da kontratazioak hasteko epea luzatzea, parte-hartzaileek, beren borondatearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, beren enplegu-aukera zapuztuta ez dezala ikusiko.
Horregatik, beharrezkoa da laguntza deialdia aldatzea, deialdi honen babesean diruz lagundutako ibilbideetan parte-hartzaileekin sinatutako lan-kontratuak diruz laguntzea onartuz, diruz lagundutako kontratazioak hasteko gehieneko epeari dagokionez.
Horrela, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendari nagusiak proposatuta, erakunde horren Administrazio Kontseiluak, 2025eko abenduaren 22ko bilkuran, onartu du migratzaileak gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide integralen proiektuetarako 2025-2026 ekitaldietarako laguntzen deialdia aldatzea, errotze soziolaboraleko arrazoiengatik egoitza- eta lan-baimenak eskuratuz, honela:
Lehenengo artikulua.– Aldatu egiten dira deialdi horren 2. artikuluaren 3. apartatuko c) eta d) letrak, eta honela idatzita geratzen dira:
«c) 1. motako proiektuen prestakuntza-prozesua eta 2. motako proiektuen ibilbide pertsonalizatuaren lehen fasea 2025ean hasi beharko dira, dirulaguntza emateko ebazpenaren jakinarazpenaren ondoren, eta 1. motako proiektuen prestakuntza-prozesua eta 2. motako proiektuen bigarren fasea, gehienez ere, 2026ko ekainaren 30ean amaitu beharko dira.
d) Lan-kontratua bizileku- eta lan-baimenaren ondoren hasi beharko da, eta 2026ko uztailaren 1ean hasi beharko da beranduenez».
Bigarren artikulua.– Aipatutako deialdiaren 15. artikuluaren 3. apartatua aldatzen da, eta honela idatzita geratuko da:
«3.– Egindako lan-kontratuak finantzatzeko emandako dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, 2026ko aurrekontuaren kargura, ekitaldia amaitu baino lehen, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak kontratua mantentzen dela egiaztatu ondoren, 6.4 artikuluan xedatutakoaren arabera».
Hirugarren artikulua.– Aipatutako deialdiaren 16. artikuluaren 4. apartatua aldatzen da, eta honela idatzita geratuko da:
«4.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak ofizioz egiaztatuko du langileen alta kontratuaren lehen 6 hilabeteetan. Lan-kontratuak lehenago azkentzen badira, dirulaguntzaren enpresa onuradunak kontzeptu horrengatik emandako laguntza jasotzeko eskubidea galduko du, osorik edo zati batean, 6.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta dagokion itzulketa-prozedura izapidetuko da».
RSS