Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2026ko urtarrilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
268

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 13koa, Hizkuntza Politikako sailburuordearena, Lanhitz deialdiari dagozkion 2025eko dirulaguntzak esleitzen dituena.

Akatsak identifikatu dira 2025eko azaroaren 27an Egoitza Elektronikoan argitaratutako Ebazpenean. Multzo batzuetako zenbatekoak ez dira zuzenak. Beraz, prozedura administratiboari berrekin ostean, ebazpen hau egin da –behean adierazitako datan–, aurreko ebazpena deuseztatzeko eta 2025eko Lanhitz deialdiko dirulaguntzak esleitzeko.

2025eko ekainaren 10eko EHAAn (108. zk), Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko maiatzaren 28ko Agindua argitaratu zen. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore pribatuan dauden lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko 2025ean dirulaguntzak emateko eraubidea ezarri zen (Lanhitz deialdia). Agindu horrekin bat etorriz eta, aldi berean, Balorazio Batzordeak eginiko proposamenak kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ebazpen honen I. eranskinean jasotzen diren eskaerak ezestea, eranskinean bertan jasotzen diren arrazoiengatik.

2. artikulua.– 1. eta 2. multzoetako soberakinak 3. multzoan birbanatzea, deialdia arautzen duen 2025eko maiatzaren 28ko Aginduko 2.3 artikuluan zehazten den bezala.

3. artikulua.– Ebazpen honen II. eranskinean jasotzen diren entitateei dirulaguntza ematea, bertan zehazten diren zenbatekoengatik.

4. artikulua.– Ebazpen honen III. eranskinean jasotzen diren entitateei dirulaguntzarik ez ematea, eranskinean bertan jasotzen diren arrazoiengatik.

5. artikulua.– Entitate interesdunei ebazpen honen berri ematea.

6. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, guztiak jakinaren gainean egon daitezen.

7. artikulua.– Dirulaguntza eskatu duen entitateren bat hartutako ebazpenarekin ados ez badago eta errekurtsoa jarri nahi badu, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 13a.

Hizkuntza Politikako sailburuordea,

AITOR ALDASORO ITURBE.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala