Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2026ko urtarrilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
264

AGINDUA, 2026ko urtarrilaren 8koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez xedatzen baita Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkaria kargutik kentzea.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 103. artikuluan xedatutakoa betez, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Elena González de Zárate Ramírez andrea, berak hala eskatuta Administrazioan beste lanpostu batera joateagatik, Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari kargutik kentzea (520010 kodea, 53 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargutik kentze honek 2026ko urtarrilaren 8tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Administrazio bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke agindua eman duen organoaren aurrean hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 8a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala