
13. zk., 2026ko urtarrilaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
263
EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 8koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean noiz argitaratu den 2025eko abenduaren 30eko Ebazpena, kide bat Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehen kategoriarekin karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak Ertzaintzako Oinarrizko Eskalako agente lehena kategoriara igotzeko hautaketa-prozedurarako deialdiari buruz 2022ko azaroaren 30ean emandako Ebazpenaren hamahirugarren oinarriarekin bat etorriz (EHAA, 241. zk., abenduaren 20koa), eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 29ko 318/2024 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, ondoko hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jakinaraztea 2026ko urtarrilaren 7an argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Segurtasun sailburuordearen 2025eko abenduaren 30eko Ebazpena, kide bat Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehen kategoriarekin karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.
Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 8a.
Segurtasuneko sailburuordea,
RICARDO ITUARTE AZPIAZU.
RSS