
13. zk., 2026ko urtarrilaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
262
EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 8koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita noiz argitaratu den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren iragarki-oholean 2025eko abenduaren 26ko Ebazpena, kide batzuk Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente lehenaren kategoriarekin karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.
Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente lehenaren kategoriara igotzeko hautaketa-prozeduraren deialdia egiten duen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2025eko martxoaren 4ko Ebazpenaren hamalaugarren oinarriarekin bat etorriz (martxoaren 28ko EHAA, 61. zk.), eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 318/2024 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak baliatuz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jakinaraztea 2026ko urtarrilaren 7an argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren iragarki-oholean Segurtasuneko sailburuordearen 2025eko abenduaren 26ko Ebazpena, kide batzuk Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente lehenaren kategoriarekin karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.
Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 8a.
Segurtasuneko sailburuordea,
RICARDO ITUARTE AZPIAZU.
RSS