Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2026ko urtarrilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

DATUAK BABESTEKO EUSKAL AGINTARITZA
261

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 29koa, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakariarena, karrerako funtzionarioei gordetako lanpostu bat betetzeko 2025eko ekainaren 19ko Ebazpenaren bidez deitutako lehiaketa ebazten duena.

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostu bat (administrarien eskala, C1 azpitaldea, 22. lanpostu mailako osagarria) betetzeko deialdia eta oinarriak onartzen dituen 2025eko ekainaren 19ko Ebazpenaren bederatzigarren oinarrian ezarritakoaren arabera, balorazio-batzordeak du erreklamazioak eta atzera-egiteak ebazteko eta esleipen-proposamena Agintaritzaren lehendakariari bidaltzeko ardura, onar dezan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agindu dezan.

Erreklamazioak eta atzera-egiteak aurkezteko epea amaitutakoan, ez da halakorik aurkeztu. Horrenbestez, balorazio-batzordeak, abenduaren 26an, behin-behineko proposamena behin betikotzat jo du eta lehendakariari helarazi dio.

Ondorioz, eta lehiaketako balorazio-batzordeak aurkeztutako proposamena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Esleipenaren behin betiko proposamena onartzea eta esleipena argitaratzea (eranskina).

Bigarrena.– Data ezartzea, lanpostua esleitu zaion izangaia lanpostuaz jabetzeko: 2026ko otsailaren 2a.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 29a.

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakaria,

UNAI ABERASTURI GORRIÑO.

ERANSKINA
ESLEITUTAKO LANPOSTUEN ZERRENDA
DATUAK BABESTEKO EUSKAL AGINTARITZAKO LANPOSTU BATZUK BETETZEKO LEHIAKETA, 2025EKO EKAINAREN 19KO EBAZPENAREN BIDEZ DEITUA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala