
12. zk., 2026ko urtarrilaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
257
IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, Bermeoko (Bizkaia) portuaren jabari publikoa okupatzeko administrazio-emakida funtsean aldatzeko eskaera jendaurrean jartzeko dena.
Portuko jabari publikoaren kudeaketa eta emakidak emateko prozedura, besteak beste, arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legean aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da eskabide hau:
– Espedientea: 00584/2016/0M.
– Eskatzailea: Juan Ignacio Lartitegui Inchausti - Enaitz Lartitegui Maceira, S.C. Helbidea: Eskinarruaga, 6 – 1. ezk, 48370 Bermeo (Bizkaia).
– Xedea: emakidaren xede den lonja aldatzea Bermeoko portuan, Frantxua eraikinean (11. zk.), arrantza-jarduerarekin eta horrekin lotutako beste edozein jarduerarekin lotutako tresnak gordetzeko.
– Eremua: Bermeoko portua (Bizkaia).
Egoki iritzitako alegazioak hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 23a.
Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS