
12. zk., 2026ko urtarrilaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 3 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
247
1/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 7koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearekin Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan preso dauden ikasleei euskara irakasteko sinatutako kudeaketa-gomendioari buruzko Akordioaren 2026. urterako luzapena argitaratzeko dena.
Gobernu Kontseiluak, azaroaren 4an egindako bilkuran, onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan preso dauden ikasleei euskara irakasteko HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearekin izenpetutako kudeaketa-gomendioari buruzko Erabakia 2026. urterako luzatzea, eta behar den publikotasuna emateko, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearekin Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan preso dauden ikasleei euskara irakasteko sinatutako kudeaketa-gomendioaren 2026. urterako luzapenaren testua. Ebazpen honen eranskinean dago jasota.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 7a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 7KO 1/2026 EBAZPENARENA
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILAREN ETA HELDUEN ALFABETATZE ETA BERREUSKALDUNTZEKO ERAKUNDEAREN (HABE) ARTEAN, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ESPETXEETAKO IKASLE PRESOEI EUSKARA IRAKASTEKO KUDEAKETA GOMENDIOAREN LUZAPENA 2026. URTERAKO
BILDUTA:
Batetik, María Jesús Carmen San José López, Justizia eta Giza Eskubideko sailburua, ekainaren 24an 34/2024 Dekretuaren bidez egindako izendapenaren arabera.
Bestetik, Ibone Bengoetxea Otaolea, lehenengo lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, ekainaren 24ko 20/2024 Dekretuaren bidez egindako izendapenaren arabera, eta HABEren presidentea, 29/1983 Legearen bederatzigarren artikuluan ezarritakoaren arabera, azaroaren 25ekoa, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea Sortaraztekoa eta Euskaltegiak Araupetzezkoa.
ADIERAZI DUTE:
Lehenengoa.– 2024ko martxoaren 15ean sinatu zen Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren artean (orain Justizia eta Giza Eskubideen Saila, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren Hamargarren Xedapen Gehigarrian xedatutakoaren arabera) eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) artean, kudeaketa gomendio bat, Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetako ikasle presoei euskara irakasteko, 2024ko martxoaren 21ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua (59 zk.), eta 2024ko abenduaren 31ra arte indarrean sartutakoa.
Bigarrena.– Akordio honen xedea Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeari (HABE) enkargu bat ematea izango litzateke, hala nola, Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan dauden ikasle presoei ematen zaizkien euskara-ikastaroak antolatzea, kontratatzea eta horien jarraipena egitea, bai aurrez aurreko modalitatean, bai autoikaskuntza-modalitatean. Horregatik, Justizia eta Giza Eskubideen Sailak ez duelako akordio honetan ezartzen diren eginkizunak betetzeko beharrezko baliabide teknikorik, eta HABEk baliabide horiek baditu.
Hirugarrena.– Kudeaketa gomendioaren akordioak, seigarren klausulan, urtero berritzea aurreikusten du, gehienez ere lau urtez, baldin eta dagokion ekitaldirako aurrekontu-esleipen egokia eta nahikoa badago.
Laugarrena.– Aurreko guztia kontuan hartuta, bildutakoek, esku hartzen duten moduan, Kudeaketa Gomendioaren Akordioaren bigarren luzapena formalizatzea erabaki dute, 2026ko abenduaren 31 arte izango dituelarik ondorioak, honako klausularen arabera:
KLAUSULAK
Bakarra.– 2026. urterako bigarren luzapena ebaztea, urtarrilaren 1tetik, abenduaren 31 bitartean, Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzeko Erakundearen (HABE) arteko kudeaketa-gomendioaren akordioarena, 2026. urterako 100.000 euroko aurrekontuarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan dauden ikasle presoei ematen zaizkien euskara-ikastaroak antolatzea, kontratatzea eta horien jarraipena egiteko. Hitzartutako luzapena eten egingo da, baldin eta luzapenaren ondoriozko betebeharrak finantzatzeko kreditu egokia eta nahikoa badago.
Egoitza elektronikoa, 2025eko azaroaren 14a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
HABEren presidentea,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
RSS