
12. zk., 2026ko urtarrilaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (246 KB - 16 orri.)
- EPUB (1242 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
246
EBAZPENA, 2025eko abenduaren 11koa, Hizkuntza Politikako sailburuordearena, Euskalgintza deialdiari dagozkion 2025eko dirulaguntzak esleitzen dituena.
Gizarte bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edo normalizatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten zuen (Euskalgintza deialdia) Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko irailaren 16ko Aginduak (EHAA, 2025eko irailaren 24an, 181. zenbakia.) finkatutakoari jarraituz eta, aldi berean, Balorazio-batzordeak eginiko proposamena gogoan izanik, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Goian adierazitako Aginduan finkatutako baldintzetako bat ez betetzeagatik, I. eranskinean zehazten diren egitasmoei dirulaguntzarik ez ematea.
2. artikulua.– Goian adierazitako Aginduan finkatutako baldintzak bete dituzten egitasmoak diruz laguntzea (II. eranskina).
3. artikulua.– Interesdunei ebazpen honen berri ematea.
4. artikulua.– Diruz lagundutako egitasmoen berri Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok jakin dezan eta ebazpenak jakinarazpen ondorioak izan ditzan. Hala ere, argitalpena ez da oztopoa izango beste mota bateko jakinarazpena egiteko. Interesdunari bide batetik baino gehiagotatik egiten bazaio jakinarazpena, lehenik egin zaionarena hartuko da jakinarazpen-datatzat.
5. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat hartutako Ebazpenarekin ados ez badago eta gora jo nahi badu, Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean gorako errekurtsoa egiteko aukera izango du Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 11.
Hizkuntza Politikako sailburuordea,
AITOR ALDASORO ITURBE.
RSS