Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2026ko urtarrilaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
245

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 23koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, 2025. urtean emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko deialdiari dagokion beka bat ematen duena.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2025eko otsailaren 18ko Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren Ebazpenaren bidez (otsailaren 25eko EHAA, 38. zk.), 2025. urtean emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru bekatarako deialdiaren oinarriak onartu ziren.

Bigarrena.– Deialdi hori Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2025eko azaroaren 26ko Ebazpenaren bidez ebatzi zen (abenduaren 16ko EHAA, 242. zk.).

Hirugarrena.– 2025eko abenduaren 19an, beka horietako baten esleipendunak –Joana García Mugica– berariaz uko egin zion bekari, hura onartzeko aurreikusitako hamabost eguneko epean. Uko-egite hori Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2025eko abenduaren 23ko Ebazpenaren bidez onartu zen.

Laugarrena.– Onartutako uko-egitearen ondorioz, hogeita hiru mila hirurehun eta hogeita hamahiru (23.333) euroko kreditua erabilgarri geratu zen; beraz, uko egin zaion beka ordezkapen-sistemaren bidez betetzea dagokio, ezarritako lehentasun-hurrenkerari jarraituz, bat etorriz oinarri arautzaileen 14.3 artikuluan aurreikusitakoarekin.

Bosgarrena.– Lehenengo ordezkoari –Agurtzane Lekuona Agirretxe– esleitzeko aukera aztertu ondoren, egiaztatu zen helburu bereko beka baten onuradun izan zela, eta deialdia arautzen duten oinarrien 10. artikuluan berariaz aurreikusitako bateraezintasun-egoeran zegoela. Horrek eragotzi egiten du deialdi honetako ordezko esleipendun izatea.

Seigarrena.– Ondorioz, bidezkoa da beka hurrengo ordezkoari esleitzea, beka emateko ebazpenean ezarritako lehentasun-hurrenkeraren arabera.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Prozedura aztertzeko eta ebazteko eskumena Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari dagokio, 2025eko otsailaren 18ko Ebazpenaren 11. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.– 2025eko otsailaren 18ko Ebazpenaren bidez onartutako oinarri arautzaileen 14.3 artikuluak aurreikusten duenez, uko-egiteren bat dagoenean, onartu ez diren bekak ordezkapen-sistemaren bidez emango dira, ezarritako lehentasun-hurrenkeraren arabera.

Hirugarrena.– Oinarri horien 10. artikuluak bateraezintasun-araubide bat ezartzen du, helburu bera duten beste laguntza batzuen onuradun diren pertsonei beka esleitzea eragozten duena.

Azaldutako guztia kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Adieraztea ez dela bidezkoa bekaren ordezko esleipendun Agurtzane Lekuona Agirretxe izatea 2025. urtean emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru bekatarako deialdian; izan ere, oinarri arautzaileen 10. artikuluan aurreikusten den bateraezintasun-egoeran dago, helburu bereko beka baten onuradun izan baita.

Bigarrena.– Esleipen-prozedurarekin jarraitzea erabakitzea, ordezkoen zerrendan ezarritako lehentasun-hurrenkeraren arabera.

Hirugarrena.– 2025. urtean berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hogeita hiru mila hirurehun eta hogeita hamahiru (23.333) euroko beka bat ematea Olatz Bastarrica Varelari (004-0037811 espediente-zenbakia), proiektu hau egiteko: «Mujeres árbitras y juezas deportivas – El arbitraje/juzgamiento femenino en el deporte: desafíos, oportunidades y estrategias para la equidad en la toma de decisiones».

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu diezaiokete Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dezakete zuzenean, dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 23a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.


Azterketa dokumentala