
12. zk., 2026ko urtarrilaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
241
3143/2025 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez xedatzen baita kargutik kentzea zuzendariorde medikoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen uztailaren 24ko 1002/2017 Ebazpenaren bidez, María Esther Cuesta García andrea izendatu zen zuzendariorde mediko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan (2017ko abuztuaren 28ko EHAA, 163. zk.).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– María Esther Cuesta García andrea zuzendariorde medikoaren kargutik kentzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2026ko urtarrilaren 19tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 30a.
Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentea.
(248/2025 Ebazpena, otsailaren 5ekoa, sinadura ordezteari eta eskuordetzeari buruzkoa).
Arabako ESIko zuzendari medikoa,
JUAN JOSÉ TIMIRAOS FERNÁNDEZ.
RSS