Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2026ko urtarrilaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
239

3071/2025 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Medikuntza Intentsiboko (Zainketa Intentsiboen Zerbitzua, Erdi-mailako Zainketa Intentsibo Semikritikoen Unitatea) Atal Sanitarioko buru izendatzen baita Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, aldi baterako eta lau urte luzagarriz.

Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen uztailaren 15eko 1407/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat argitaratu zen Arabako Erakunde Sanitario Integratuan Medikuntza Intentsiboko (Zainketa Intentsiboen Zerbitzua, Erdi-mailako Zainketa Intentsibo Semikritikoen Unitatea) Atal Sanitarioko buruaren lanpostua hornitzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2025eko abuztuaren 13ko EHAA, 152. zk.; eta 2025eko irailaren 1eko BOE, 210. zk.).

Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Fernando Fonseca San Miguel jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Medikuntza Intentsiboko (Zainketa Intentsiboen Zerbitzua, Erdi-mailako Zainketa Intentsibo Semikritikoen Unitatea) Atal Sanitarioko buru izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fernando Fonseca San Miguel jauna Medikuntza Intentsiboko (Zainketa Intentsiboen Zerbitzua, Erdi-mailako Zainketa Intentsibo Semikritikoen Unitatea) Atal Sanitarioko buru izendatzea, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2026ko urtarrilaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, baldin eta jazotzen ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea baldin badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 17a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

ENRIQUE MANUEL BÁREZ HERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala