
11. zk., 2026ko urtarrilaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
231
IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Zarauzko udalerrian isurketak egiteko aurkeztutako baimen-eskaera bat.
Espediente-kodea: VDP-G-2025-0033.
Pertsona eskatzailea: KSB ITUR Spain, SA.
Jarduera: ponpen, ekipoen eta ponpaketa-sistemen fabrikazioa.
Jardueraren kokapena: Zarautz (Gipuzkoa).
Ingurune hartzailea: Iñurritza
Isurketa-puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)):
X: 567373; Y: 4791819.
Isurketa-mota eta bolumen baimendua: industriala (264,49 m3/urte).
Jardueraren deskribapena: KSB ITUR Spain, SA. enpresaren instalazioek eskatzen dute baimena eman diezaietela ponpatze-ekipoen probak Zarauzko udalerriko Urteta bidean egiteko dituzten zuloetako uren hustuketari dagokion isurketa egiteko.
Erabilera higienikoko urak udaleko saneamendu-sarera konektatuta daude.
Hori guztia jende guztiak jakin dezan ematen da argitara, hogeita hamar (30) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 248.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, interesdun orok espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen dituen alegazioak edo oharrak aurkeztu ahal izan ditzan, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduan, edo, zuzenean, Uraren Euskal Agentziaren aurrean, harekin harremanetan jarri ondoren.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 22a.
Zuzendari nagusia.
EB (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Isurketa-arduraduna,
ALESANDER HERNÁNDEZ LIZARRAGA.
RSS