Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2026ko urtarrilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
230

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Laja putzuko –Azkoitiko udal-mugarteko (Gipuzkoa) 8. poligonoko 221. lurzatian dago– ur publikoak ureztatzeko erabiltzeko eskatutako urteko 1.766,50 m3-ko aprobetxamendurako administrazio-emakidaren espedientea.

Espedientearen kodea: A-G-2025-0024.

Eskatzailea: Joseba Imanol Garmendia Dorronsoro.

Jardueraren kokapena: Azkoitia (Gipuzkoa).

Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak):

X = 556.984; Y = 4.780.787.

Eskatutako urteko bolumena: 1.766,50 m3/urte.

Uraren erabilera: Ureztapena.

Obren deskribapena: Ur-baliabidea 90 metroko sakonera eta 140 mm-ko diametroa duen putzu batetik bideratu nahi da, kiwi eta sagarrondoen 4.780 m2-ko gainazala eta aire zabaleko 1.200 m2-ko baratzea ureztatzeko eta ukuiluratu gabeko 3 poniren abeltzaintza-erabilerarako.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, beren burua kaltetutzat jotzen duten pertsonek alegazioak aurkeztu ditzaten Uraren Euskal Agentzian, epe horren barruan. Agentzia horretan espedientea ikusgai egongo da, nahi duenak azter dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 17a.

Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala