
11. zk., 2026ko urtarrilaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
229
IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zehapen espedientearen hasierako erabakiaren jakinarazpenari buruzkoa (SIN-2025-0064).
Aipatu iragarkia Uren Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua hausteagatik izapidetutako SIN-2025-0064 zehapen-espedienteari buruzkoa da.
Ahaleginak eginik ere adierazitako erabakia zuzenean jakinarazi ezin izan denez gero, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Jakinarazten zaio hamar (10) eguneko epea izango duela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, bidezkotzat jotzen dituen alegazio, dokumentu eta informazio guztiak aurkezteko eta, hala badagokio, froga proposatzeko, baliatu nahi dituen baliabideak zehaztuta.
Halaber, ohartarazten zaio adierazitako epean prozeduraren hasieraren edukiari buruzko alegaziorik aurkezten ez badu, prozedurari hasiera emateko erabakia ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango dela, adierazitako 39/2015 Legearen 64. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Azkenik, adierazten da argitaratzen den egintzaren testu osoa eta espediente osoa interesdunaren eskura daudela Uraren Euskal Agentziaren egoitzan (Boulevard eraikina. Gamarrako Atea Kalea 1.A – 11. solairua. 01013), aztertu eta ezagutu ditzan.
Hori guztia argitara ematen da interesduna jakinaren gainean egon dadin, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 10a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.
RSS