Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2026ko urtarrilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
224

IRAGARKIA, 2025eko abenduaren 18koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, dirulaguntza itzultzeko ebazpena jakinarazteko dena (Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariak, 2024ko maiatzaren 8an, itzulketa-ebazpen bat eman zuen, Euskal Autonomia Erkidegoan «Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» programa finantzatzeko laguntzetarako deialdiaren 16. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Laguntzen deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen, 2021eko abenduaren 21eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (EHAA, 2021-12-31).

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Ebazpen hau interesdunari jakinarazten zaio, eta aditzera ematen zaio ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokeela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Estatuko Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Xede horretarako, jakinarazten da aipatu ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 18a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala