
11. zk., 2026ko urtarrilaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
221
IRAGARKIA, 2025eko abenduaren 16koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren espediente batzuei buruzko bertaratze-errekerimenduak jakinaraztekoa.
Aipatutako errekerimenduak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Horretarako, honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie, haien espedienteak izapidetzen jarraitu ahal izateko eskatzen den bertaratzea egin beharko dutela 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Bizkaiko Izatezko Bikoteen Erregistroaren bulegoan. Halaber, interesdunei jakinarazten zaie eskaerari uko egin diotela ulertuko dela, epe horretan bertaratzen ez badira.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 16a.
Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,
GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.
RSS