Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2026ko urtarrilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
217

JAKINARAZPENAK, itzultze-prozedura hasi izanari buruzkoak.

Saiatu gara eranskinean adierazten den administrazio-egintza jakinarazten, baina, Administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiak direla medio, ezin izan zaio jakinarazpenik egin pertsona interesdunari.

Ondorioz, erantsitako zerrendan agertzen den interesdunari edo haren legezko ordezkariari dei egiten zaio jakinarazpena jasotzera ager dadin, bere burua behar bezala egiaztatuta, Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Ordutegia: astelehenetik ostegunera 08:15etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara; ostiraletan: 08:15etik 14:30era.

Epe hori amaituta, agertu ezean, erantsitako zerrendan adierazitako espedienteari dagokion administrazio-egintzaren jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztiekin, betiere agertzeko finkatutako epea bukatu eta biharamunetik aurrera.

Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza ematekotan, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 7a.

Finantza Politika eta Gizarte Aurreikuspeneko zuzendaria,

ARANTZA LARRAURI ARANGUREN.

ERANSKINA
ITZULTZE-PROZEDURA HASI IZANAREN JAKINARAZPENA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala