
11. zk., 2026ko urtarrilaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (141 KB - 2 orri.)
- EPUB (128 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
216
EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 8koa, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordearena. Honen bidez, argitara ematen da Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko otsailaren 14ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen eta entitate onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, 2025. urtean gazteen mugikortasunerako edo trukerako jarduerak garatzeko dirulaguntzen deialdia egiten eta dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen da.
Bat etorriz 2025eko otsailaren 14ko Aginduaren hemezortzigarren oinarriko lehenengo puntuan ezarritakoarekin, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da emandako dirulaguntzen zerrenda eta entitate onuradunen zerrenda, guztiek horren berri izan dezaten.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo.– Argitara ematea Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko otsailaren 14ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen eta entitate onuradunen zerrenda, eranskinean ageri den moduan. Agindu horren bidez, 2025. urtean gazteen mugikortasunerako edo trukerako jarduerak garatzeko dirulaguntzen deialdia egiten eta dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen da.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 8a.
Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordea,
XABIER LEGARRETA GABILONDO.
RSS