Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2026ko urtarrilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
214

250/2025 DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostu-zerrendak onartzen dituen Dekretua (behin-behineko langileak).

Behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatzen duen martxoaren 20ko 44/2007 Dekretuaren bidez. Ordutik hainbat aldiz aldatu da aipatutako dekretua, eta, egun, ekainaren 17ko 129/2025 Dekretuaren bidez onartutako behin-behineko langileen lanpostuen zerrenda dago indarrean.

Administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira lanpostu-zerrendak. Horrenbestez, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostu-zerrendetan sartu behar dira, aldian-aldian, Gobernu Kontseiluaren 2002ko uztailaren 30eko Erabakiaren 7. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura dauden behin-behineko langileen erregimen juridikoaren arautze orokor eta estrukturalari buruzko proposamena onartu zen erabaki horren bidez), Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 45. artikuluari dagokionez.

Horiek horrela, Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko abenduaren 30ean egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Zerrenda hori ekainaren 17ko 129/2025 Dekretuaren bidez onartu zen. Aldaketak dekretu honen eranskinean daude jasota.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko abenduaren 30ean.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala