
10. zk., 2026ko urtarrilaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
208
IRAGARKIA, zeinaren bitartez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak erabaki duela turismoaren arloan zehapen-prozedura hastea.
Ezinezkoa izan da egintza hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Prozeduraren interesdunak (eranskinean identifikatuta dago) hasiera-erabakiaren testu osoa eskuratu dezake, bai eta espedientea kontsultatu eta bertan dauden dokumentuen kopiak lortu ere. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzara joan daiteke (Donostia kalea 1, 8. solairua, Lakua I, Vitoria-Gasteiz), edo, bestela, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako lurralde-bulegoetara; helbideak:
Bizkaiko lurralde-ordezkaritza: Concha Jeneralaren kalea 23, Bilbao.
Gipuzkoako lurralde-ordezkaritza: Easo kalea 10, Donostia.
Arabako lurralde-ordezkaritza: Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean ere ikusi ahal izango du bertako edukia: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Hamabost (15) egun balioduneko epea izango du interesdunak alegazioak egiteko eta frogaldia eskatu eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 7a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
CLARA NAVAS ROMANO.
RSS