
10. zk., 2026ko urtarrilaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
207
IRAGARKIA, 2026ko urtarrilaren 7koa, Bizitza Beterako Laguntzen zuzendariarena, administrazio-ebazpen batzuk jakinarazten dituena.
Saiatu gara baina ezinezkoa izan da ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala egin behar dela xedaturik baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan.
Halaber, honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie espedienteei lotuta egindako administrazio-egintzen eduki osoa eskuratu dezaketela Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Administrazio-bidea amaitzen ez badute, I. eranskineko ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ongizateko sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
Eta hala ematen dugu jakitera, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 7a.
Bizitza Beterako Laguntzen zuzendaria,
MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.
RSS