
10. zk., 2026ko urtarrilaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 9 orri.)
- EPUB (612 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
200
EBAZPENA, 2025eko abenduaren 22koa, Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, 2025-2026 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen artean jarduera fisikoa sustatzeko eta sedentarismoa murrizteko laguntzak ematen dituena.
Osasuneko sailburuaren 2025eko irailaren 30eko Aginduan elkarte eta kooperatibei zuzendutako laguntzen deialdia egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratuta dauden parte hartzeko proiektuak gauza ditzaten 2025-2026ko ikasturtean. 13. oinarri arautzailearen arabera, deialdiaren ebazpena Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzari dagokio, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak proposatuta, laguntzen organo kudeatzailea den heinean.
Aipatutako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren 2025eko abenduaren 22ko proposamena oinarritzat harturik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Laguntzak ematea I. eranskinean zerrendatzen diren elkarte eta kooperatiben proiektuei. Bertan, elkarteen izena, balorazio-prozesuan lortutako puntuazioa eta bakoitzari esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten dira.
Bigarrena.– Laguntzarik ez ematea II. eranskinean aipatzen diren elkarte eta kooperatiben proiektuei, elkarteen izena, lortutako balorazioa eta ukatzeko arrazoia adierazita.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 22a.
Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,
GONZALO TAMAYO MEDEL.
RSS