Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2026ko urtarrilaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
196

3/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeko burua eta kide jakin batzuk kargutik kendu eta beste kide batzuk izendatzen dituen Erabakia.

Gobernu Kontseiluak, 2025eko abenduaren 30ean egindako bilkuran, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeko burua eta kide jakin batzuk kargutik kendu eta beste kide batzuk izendatzen dituen Erabakia onartu zuen, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeko burua eta kide jakin batzuk kargutik kendu eta beste kide batzuk izendatzen dituen Erabakiaren testua. Erabakia ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 13a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 13KO 3/2026
ERABAKIA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO POLIZIAREN KONTROL ETA GARDENTASUN BATZORDEKO BATZORDEBURUA ETA KIDE JAKIN BATZUK, BERAIEK HALA ESKATUTA ETA LEGEZ EZARRITAKO EPEA IGARO DELAKO, KARGUTIK KENTZEKO DENA ETA BATZORDEKIDE BERRIAK IZENDATZEN DITUENA

Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordea uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bateginaren 17. artikuluan eta hurrengoetan dago araututa.

Batzordearen helburua da, organo eskudunek hala eskatuta, Ertzaintzaren edo Udaltzaingoen barruan herritarren konfiantzan eragina duen praktika oro aztertzea, bai eta, ofizioz, esku-hartze edo operatibo polizial baten testuinguruan edo zaintza polizialean pertsona baten heriotza edo lesio larriak gertatu diren gorabeherak aztertzea ere. Halaber, zerbitzua hobetzeko neurriak proposatzen ditu. Berari dagokio, orobat, jardunbide egokiak gomendatzea, poliziaren kode deontologikoarekin bat ez datozen edo eskubideak urratzen dituzten jokabide-ereduak edo jardunbideak identifikatzea eta horiek zuzentzeko zein prebenitzeko neurriak proposatzea.

Esandako Legegintzako Dekretuaren 18. artikuluak ezartzen duenez, batzorde hori batzordeburuak eta Gobernu Kontseiluak izendatutako beste bost pertsonak osatuko dute, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluak proposatuta, emakumeen eta gizonen presentzia paritarioaren printzipioari jarraikiz, segurtasun publikoaren, zuzenbidearen, soziologiaren, medikuntzaren, psikologiaren eta etikaren arloetan ospe, kaudimen eta esperientzia aitortua duten pertsonen artean. Batzordeburua batzordeak berak hautatuko du osoko bilkuran.

Izendapen horiek bost urterako egingo dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen direnetik zenbatzen hasita, eta gehienez ere bi aldiz berrituko dira iraupen bereko aldietan. Kargua uzteko kausa tasatu gisa, hauek aurreikusten dira: heriotza; agintaldia amaitzea; idatziz formalizatutako uko egitea; abstentzio- eta isiltasun-betebeharren ez-betetze larria, batzordearen gehiengoak hautemana; epai irmoan deklaratutako ezgaitzea edo dolozko delituagatiko kondena, epai irmoaren arabera. Kideek ez dute inolako ordainsaririk jasoko beren lanengatik, zerbitzuagatik dagozkien kalte-ordainak alde batera utzi gabe.

Hau da akordio-proposamen honen xedea:

1.– Juan Luis Ibarra Robles batzordeburu jaunak aurkeztutako ukoa onartzea.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordea gaur egun osatzen duten lau kide kargutik kentzea, araudian aurreikusitako epea igaro delako –bost urte, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik–. Epe hori 2026ko urtarrilaren 13an amaituko da.

3.– Batzorde horretako lau kide berriak izendatzea.

Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluak, 2025eko abenduaren 10ean egindako bilkuran, hautagaitza hauen aldeko txostena eman zuen:

Hautagai-zerrenda:

– José Antonio González Saiz jauna.

– Marta Aldanondo Garaizabal andrea.

– Santiago Ron Crucelegui jauna.

– Enrique Lucas Murillo de la Cueva jauna.

– Nieves Martínez de Antoñana Blanco andrea.

Horregatik, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluak proposatuta, Gobernu Kontseiluak, eztabaidatu ondoren, erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Juan Luis Ibarra Robles jaunak Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeko presidente gisa aurkeztutako ukoa onartzea.

Bigarrena.– Honako hauek kargutik kentzea, araudian aurreikusitako epea igaro delako –bost urte, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik–:

– Estefanía Ocáriz Passevant andrea.

– José Antonio Nieto Antón jauna.

– Francisco Javier Hernáez Manrique jauna.

– Miren Ortubay Fuentes andrea.

Hirugarrena.– Pertsona hauek Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeko kide izendatzea:

– José Antonio González Saiz jauna.

– Marta Aldanondo Garaizabal andrea.

– Santiago Ron Crucelegui jauna.

– Enrique Lucas Murillo de la Cueva jauna.

– Nieves Martínez de Antoñana Blanco andrea.

Laugarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritzak aginduko du erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.


Azterketa dokumentala