
10. zk., 2026ko urtarrilaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 4 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
190
AGINDUA, 2025eko abenduaren 18koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, «Tratamenduko zuzendariordea, 512432 kodea, 2 dotazioa, Bizkaia Espetxean» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.
Espetxe Zerbitzuen Zuzendaritzan hutsik geratu da Tratamenduko zuzendariorde lanpostua (kodea 512432, dotazioa 2). Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 artikuluaren arabera, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena bidali eta gero, Sail honek erabaki du iragartzea agindu honen eranskinean aipatzen den lanpostua izendapen askearen sistemaz beteko dela, oinarri hauen arabera:
OINARRIAK
Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.
1) Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioek eta EAEko Administrazio Orokorrarekin lotuta dauden zuzenbide pribatuko ente publikoetako karrerako funtzionarioek, betiere lanpostu-zerrendan (LPZa) ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte (ebazpen honen eranskinean zehaztuta daude).
Langile horiek edozein administrazio-egoeratan egonda parte hartu dezakete deialdian; ez, ordea honako hauek:
– Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek, egoera horrek dirauen bitartean.
– Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian dauden langileek, baldin eta ez badute bete itzultzeko eskatzen den gutxieneko aldia (2 urte).
2) Orobat, parte hartu ahal izango dute beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek, karrerako irakasle funtzionarioek eta Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, bai eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek ere, betiere lanpostu-zerrendan espresuki ezartzen bada langile mota horrek betetzeko moduko lanpostua dela, eta, hortaz, dagokion kodearekin zehazki identifikatzen bada, ebazpen honen eranskinean zehaztutakoarekin bat etorriz.
Langile horiek deialdi honetan parte hartu ahal izango dute, betiere lanpostu-zerrendan ezarritako baldintzak egiaztatzen badituzte eta zerbitzu aktiboko administrazio-egoeran edo jatorrizko administrazioan lanpostua gordetzea dakarren administrazio-egoeran badaude; ez, ordea, 6 hilabetetik beherako eginkizun-gabetze behin-behinekoa edo irmoa badute.
Bigarrena.– Eskabideak.
Eskabideak 15 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
EAEko Administrazio Orokorrean eta haren organismo publikoetan jardunean dauden karrerako funtzionarioek EIZU enplegatuaren atariaren bidez egin ditzakete eskabideak. Jakina plataformaren bidez eta Internet bidez sar daiteke atari horretara, helbide honetatik: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/funtzio-publikoa/hasiera/
Gainerako hautagaiek Espetxe Zerbitzuetako Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, erregistro elektronikoaren bidez.
Hirugarrena.– Betekizunak eta merezimenduak.
Ebazpen honen eranskinean ezartzen dira zer baldintza eskatzen diren Tratamenduko zuzendariorde lanpostua (kodea: 512432; dotazioa: 2) betetzeko.
Parte hartzeko eskabideari curriculum vitaea erantsiko zaio, eta, hor, datu pertsonalak eta zein talde, azpitalde edo kidegotakoa den zehazteaz gain, beste hauek ere jasoko dira:
a) Tituluak.
b) Administrazio publikoan eta sektore publikoan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak, lehiatzen den lanpostuaren antzeko funtzioak dituztenak.
c) Egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna.
d) Jasotako edo emandako prestakuntza-ikastaroak.
e) Hizkuntzak.
f) Eskatutako lanpostuari esleitutako funtzio eta zereginekin lotuta, jakinarazteko egokitzat jotzen diren bestelako merezimendu eta konpetentzia guztiak.
Izangaiek, eskabidearekin batera, deialdian eskatzen diren betekizunen eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte, datuok jada EAEko Administrazio Orokorraren Langileen Erregistroan jasota daudenean salbu.
Izangaia deitutako lanpostuaren funtzioetara ongi egokitzen dela bermatzeko, deialdia egin duen organoak egokitzat jotzen dituen bitartekoak erabil ditzake, izangaiak alegatu dituen merezimenduak egiaztatzeko: elkarrizketa pertsonal bat edo proba bat egin dezake, edo Giza Baliabideen Zerbitzuko organo teknikoen txostenak eska ditzake.
Eskatutako betekizunak beteta izan beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den datan, eta esleitutako lanpostuez jabetu arte bete beharko dira. Parte hartzeko betekizunak betetzeari uzten dioten parte-hartzaileak ezingo dira esleitutako lanpostuaz jabetu.
Laugarrena.– Ebazpena.
Deialdi hau Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da, gehienez ere hiru hileko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.
Lanpostuaren esleipendunak esleipenaren aginduak zehazten den egunean bertan jabetu beharko du lanpostuaz. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko zuzendariordetzetako eta lurralde-ordezkaritzetako titularren lanpostuak izendapen askearen bidez bete behar direnez, lehiaketa bidez edo karrerako funtzionario izateko prozesu batean lortu duen titulartasuneko lanpostua gordeko zaio interesdunari.
Agindu hori arrazoitzeko, kontuan hartuko da izangaiak deialdian eskatzen diren betekizunak eta zehaztapenak betetzen dituela, izendapena egiteko eskumena dagoela, eta izangaia egokia dela lanpostuari buruz monografian ezarritako eginkizunak eta zereginak betetzeko. Horretarako, gainerako izangaiekin (baldin badaude) alderatuko dira merezimenduak (eta, hala badagokio, elkarrizketaren edo probaren emaitza)
Deialdia hutsik geratu dela deklara daiteke, baldin eta izangaietako batek ere ez baditu betetzen lanpostuaren baldintzak edo izangaietako bat ere ezin bada egokitzat jo, deitutako lanpostua betetzeko behar beste merezimendu eta konpetentzia ez dituelako.
Bosgarrena.– Errekurtsoak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 18a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
ERANSKINA
Deialdiko lanpostua: Tratamenduko zuzendariordea.
Kodea: 512432.
Dotazioa: 2.
Kidegoa/eskala:
Espetxe-administrazioko kidegoak A1 azpitaldea – Espetxe-administrazioko eskalak A1 azpitaldea
Espetxe-administrazioko kidegoak A2 azpitaldea – Espetxe-administrazioko eskalak A2 azpitaldea
Destino-osagarriaren maila: 27.
Berariazko osagarria: II-A.
Kokapena: Bizkaia Espetxea.
Udalerria: Basauri
Hizkuntza-eskakizuna: 3.
Derrigortasun-data: datarik gabe.
Lanpostuen zerrendako betekizun edo ezagutza espezifikoak:
Zigor-aurrekaririk ez izatea, espetxeak berregituratzeari buruzko abenduaren 22ko 30/1970 Legearen 9. artikuluaren arabera.
RSS