Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2026ko urtarrilaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
188

11/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan zuzendari- medikoa.

Ikusi da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 17ko 1859/2025 Ebazpenaren bidez argitaratu zena (2025eko abenduaren 4ko EHAA, 235. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu hura betetzeko izangaiak aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita euren baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere.

Hala, aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da Leire Berriozabal Díaz andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Leire Berriozabal Díaz andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoa.

Bigarrena.– Izendapen honek 2026ko urtarrilaren 7tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 2a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala