
10. zk., 2026ko urtarrilaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
180
3/2026 DEKRETUA, urtarrilaren 13koa, Amaia Gorrotxategi Zubizarreta andrea Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide izendatzen duena.
Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 6.3 eta 7.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, eta batzorde horrek jorratu behar dituen gaiei buruz duen gaitasun profesional egiaztatua kontuan hartuta, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko urtarrilaren 13an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Amaia Gorrotxategi Zubizarreta andrea Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide izendatzea.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko urtarrilaren 13an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS