
8. zk., 2026ko urtarrilaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
FUNDACIÓN EMILIO SOLDEVILLA PARA LA INVESTIGACIÓN Y EL DESARROLLO DE LA ECONOMÍA DE LA EMPRESA
147
IRAGARKIA, enpresaren ekonomiari lotutako ikerketa-lanak prestatzeko laguntzak adjudikatzeko Erabakiari buruzkoa.
Erabakia, 2025eko abenduaren 12koa, Enpresaren Ekonomiaren Ikerketa eta Garapenerako Emilio Soldevilla Fundazioaren Patronatuko Batzordearena, zeinaren bidez iragartzen baita Enpresaren Ekonomiarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketa sustatzera bideratutako laguntzak esleitzeko merezimendu-lehiaketa.
Deialdi honen xedea da Enpresaren Ekonomiarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketa-lanak (doktore-tesiak) egiteko laguntzak esleitzea.
Laguntzen esleipendunek ikerketa-lan bat egin beharko dute, haiek aukeratutako gai bati buruz, betiere Enpresaren Ekonomiaren arloan, Enpresaren Ekonomiaren inguruko doktorego-programa baten barruan, zeinak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publiko batean errotuta egon beharko baitu.
Banakako dirulaguntza, gehienez ere, 3.500 eurokoa izango da; dirulaguntzen kopuru osoa, berriz, 7.000 eurokoa izango da, gehienez ere.
Dirulaguntzak ez dakar berekin ezelango kontratu-loturarik laguntzaren esleipendunaren eta Enpresaren Ekonomiaren Ikerketa eta Garapenerako Emilio Soldevilla Fundazioaren artean.
Halaber, bateraezina izango da jarduera bera laguntzeko beste edozein laguntza edo dirulaguntzarekin, salbu eta lana egiteko gastuak estaltzeko osagarria bada.
Enpresaren Ekonomiaren Ikerketa eta Garapenerako Emilio Soldevilla Fundazioari aurkeztu beharko zaizkio dirulaguntzak jasotzeko eskabideak. Postaz bidali beharko dira, helbide elektroniko honetara: fundacionfeside@feside.org
Hamar egun naturalekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Deialdiaren oinarri osoak fundazioaren web-orrian daude argitaratuta (www.feside.org).
Bilbao, 2025eko abenduaren 12a.
Patronatuko lehendakaria,
ARTURO RODRÍGUEZ CASTELLANOS.
RSS