Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2026ko urtarrilaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

FUNDACIÓN EMILIO SOLDEVILLA PARA LA INVESTIGACIÓN Y EL DESARROLLO DE LA ECONOMÍA DE LA EMPRESA
146

IRAGARKIA, enpresaren ekonomiari lotutako ikerketa-proiektuak prestatzeko laguntzak adjudikatzeko Erabakiari buruzkoa.

Erabakia, 2025eko abenduaren 12koa, Enpresaren Ekonomiaren Ikerketa eta Garapenerako Emilio Soldevilla Fundazioaren Patronatuko Batzordearena, zeinaren bidez iragartzen baita Enpresaren Ekonomiarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketa sustatzera bideratutako laguntzak esleitzeko merezimendu-lehiaketa.

Deialdi honen xedea da Enpresaren Ekonomiarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketa-proiektuak egiteko laguntzak esleitzea.

Laguntza jasotzeko, beharrezkoa izango da esleipendunak Enpresaren Ekonomiari lotutako ikerketa-proiektu bat egiten aritzea –edo berriki eginda edukitzea– eta Euskal Autonomia Erkidegoan errotutako unibertsitate publiko bateko sail edo institutu bateko kide izatea.

Dirulaguntzen zenbateko osoa gehienez bost mila (5.000) eurokoa izango da, eta Patronatuak ezarritako irizpideen arabera banatuko da proiektu eskatzaileen artean.

Ikerketa-proiektuek, bakarka, bi mila eta bostehun (2.500) euroko laguntza lortuko dute gehienez ere, kofinantzaketaren kasuan; gainontzeko kasuetan, berriz, bost mila (5.000) eurokoa, gehienez ere.

Gastua justifikatu eta gero ordainduko da laguntza.

Dirulaguntzak ez dakar berekin ezelango kontratu-loturarik laguntzaren esleipendunaren eta Enpresaren Ekonomiaren Ikerketa eta Garapenerako Emilio Soldevilla Fundazioaren artean.

Enpresaren Ekonomiaren Ikerketa eta Garapenerako Emilio Soldevilla Fundazioari aurkeztu beharko zaizkio dirulaguntzak jasotzeko eskabideak. Postaz bidali beharko dira, helbide elektroniko honetara: fundacionfeside@feside.org

Hamar egun naturalekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Deialdiaren oinarri osoak fundazioaren web-orrian daude argitaratuta (www.feside.org).

Bilbao, 2025eko abenduaren 12a.

Patronatuko lehendakaria,

ARTURO RODRÍGUEZ CASTELLANOS.


Azterketa dokumentala