Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2026ko urtarrilaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
143

IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Donostiako Udalak itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoko ondasunak okupatzeko egindako emakida-eskaera, Donostiako (Gipuzkoa) «Hirutxulo pasealekuaren tarte batean espaloia eta euste-horma berreraikitzea» izeneko proiektuaren obrak gauzatzeko.

Erref.: 2025/026482/CNC.

Kostaldeei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 74. artikuluan eta Itsasbazterren Araudi Orokorra onartzen duen urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren 152. artikuluaren 8.a) apartatuan xedatutakoaren arabera, jendaurrean jartzen da aipatutako emakida-eskaera, hogei (20) egun balioduneko epean, espedientea osatzen duten agiriak kontsultatzeko eta, hala badagokio, egoki iritzitako alegazioak eta oharrak aurkezteko.

Dokumentazioa webgune honetan kontsulta daiteke:

https://www.euskadi.eus/iljp-baimena-eskaera-hirutxulo-pasealekuko-berreraikitzea/web01-tramite/eu/

Halaber, Gipuzkoako Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren Zuzendaritzaren bulegoetan ere eskuratu ahal izango da (Kaiko pasealekua 23, 1. solairua, 20003 PK, Donostia).

Hala badagokio, alegazioak eta oharrak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen arabera aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 18a.

Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.


Azterketa dokumentala